2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAIBARKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Baraibarko Kontzejuak (Larraun), 2026ko otsailaren 7an eginiko bilkuran, onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.
Baraibarren (Larraun), 2026ko martxoaren 5ean.–Kontzejuko burua, Maite Huarte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2604257