2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZUELO
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Azueloko Udalak enkante publiko bat eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko, horretarako baimena eman baitu Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariak (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Nafarroako Gobernua), abenduaren 19ko 199/2025 Ebazpenaren bidez:
–Lote bakarra: Larizio pinua (Pinus Nigra), Azueloko herri-basoko "Pechos de Peñen" alderdian; mozketa mota "bakanketa mistoa" da, gutxi gorabehera 8,5 hektareako azalera du, eta guztira 785 metro kubiko zur erauzi behar dira.
- Hasierako prezioa: 15.700 euro (BEZik gabe). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.
- Behin-behineko fidantza: kontratuaren balio zenbatetsiaren %2.
- Baldintza-agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
- Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren ondoren, iragan beharko da emaitza seiren bat hobetzeko epea, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxien bidez aurkeztuko dira, Azueloko Udalaren bulegoetan (La Paz plaza z.g.) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietako batean. Proposamenak 15 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, enkantearen iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik hasita, azkeneko eguneko 14:00ak arte.
Proposamenak irekitzea: Azueloko Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da zer toki, egun eta ordutan irekiko diren proposamenak.
Azuelon, 2026ko martxoaren 13an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.
Iragarkiaren kodea: L2604146