63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, kultura, besta eta kirol arloetan. Laburpena

DDBN kodea: 892837.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/892837).

Administrazio deitzailea: Azagrako Udala.

Deialdiaren xedea: Egituratzea eta finkatzea Azagrako udalerrian diru-laguntzak emateko irizpideak eta prozedura. Helburua da halako ekintza batzuk sustatzea, egin daitezen Udal honen eskumenekoak diren jarduerak osatzeko edo ordezteko jarduerak.

Onuradunak: Dirulaguntzen onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoak, legez eraturiko elkarte eta taldeak, egoitza Azagran badute eta jarduera herri honetan egiten badute. Onuradun izan daitezke, orobat, egoitza sozial eta fiskala Azagratik kanpo izanik, jarduera Azagran eta Azagrakoentzat egiten dutenak. Ezin dira laguntzen onuradun izan Udalarekiko zerga arloko betebeharren ordainketak egunean ez dituztenak.

Oinarri arautzaileak: Azagrako egoitza elektronikoa (azagra.sedelectronica.es).

Zenbatekoa: 12.000,00 euro.

Eskabideak aurkezteko epea: hilabetea, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2604109