2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXARRI ARANATZ
Akats zuzenketa, honako honetan: oposizio-lehiaketa, errelebo-kontratuaren modalitatean bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, lan-araubide finkokoa
2026ko martxoaren 5ean (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 47. zk.), Etxarri Aranazko Udalaren zerbitzu anitzetako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan, errelebo-kontratuaren modalitatean, betetzeko deialdiari buruzko iragarkia argitaratu zen, eta honako akats hauek aurkitu dira:
2. oinarriko 1.f) atala erantsi da, izangaiek bete beharreko baldintzei buruz ("3.3 oinarrian aipatzen den Etxarri Aranazko Udalaren kontuan 15 euro sartzea azterketa eskubideengatik"). 1.f) atala, baina, kendu egin behar da, Etxarri Aranazko Udalak ez baitu azterketa eskubideengatik tasarik ezarria.
6.3 oinarrian, lehiaketaren fasean, ez da lehiaketaren baremoa sartu; hau da:
6.3.1. Esperientzia.
–Nafarroako toki-erakunde batendako, zerbitzu anitzetako lanetan zerbitzu egiten emandako urte bakoitzeko: puntu bat urteko.
Zerbitzu urteak osoak ez badira, zerbitzuak zenbat egunetan egin diren hartuko da kontuan, eta horren arabera esleituko zaie puntuazioa izangaiei.
6.3.2. Prestakuntza.
–Erdi eta goi mailako lanbide heziketako ikasketa tituluengatik, lanpostuarekin ikustekoa badute:
- Erdi mailako gradua: energia eta ura lanbide-arloa; instalazioa eta mantentze-lanak lanbide-arloa; elektrizitatea eta elektronika lanbide-arloa; igeltserotza eta eraikuntza lanbide-arloa; arotzeria lanbide-arloa edo deialdiaren xedeko lanpostuarekin lotutako goi mailako heziketa zikloa: 2 puntu.
- Goi mailako gradua: energia eta ura lanbide-arloa; instalazioa eta mantentze-lanak lanbide-arloa; elektrizitatea eta elektronika lanbide-arloa, igeltserotza eta eraikuntza lanbide-arloa; arotzeria lanbide-arloa edo deialdiaren xedeko lanpostuarekin lotutako goi mailako heziketa zikloa: 3 puntu.
Etxarri Aranatzen, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2604179