1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
42/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak kudeatzen dituen dokumentu sail batzuen gaineko ebaluazio erabakiak, Batzordeak proposatuak otsailaren 27an.
Kontuan hartuta Nafarroako Artxibo Garaikidearen Ataleko buruak egin eta Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendariak ikus-onetsitako txostenean azaldutakoa, non helarazten baitira Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak sortutako dokumentu sailetarako Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak hartu dituen 1.252.etik 1.256.era bitarteko erabakiak.
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea 1.252.etik 1.256.era bitarteko ebaluazio erabakiak, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak kudeatzen dituen dokumentu sail batzuen gainekoak. Ebazpen honen I. eranskinean daude erabaki horiek.
2. Erabakien testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura, eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolara, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 9an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.
NAFARROAKO SEGURTASUN ETA LARRIALDI ESKOLA
Erabaki zenbakia | 1.252 | Erabakiaren data | 2026ko otsailaren 27a |
Sailaren izena | Segurtasun publikoaren eta larrialdien arloko prestakuntza planak. |
Aplikazio eremua | Administrazio autonomikoa. |
Eskumen arloa | Giza baliabideak. |
Xedea | Segurtasun publikoko eta larrialdietako langileendako urteko prestakuntza plana diseinatzea eta egitea. |
Espedienteko dokumentuak | –Urteko prestakuntza planak. –Ikastaroaren eskaera. |
Organo sortzailea | Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola. |
IRIZPENA |
Hautapen mota Epea | Betirako gordetzea. |
Laginketa mota | |
Sarbidea | Librea. Motibazioa: –Dokumentuek ez dute datu pertsonalik, ez eta sarbide mugaturik ere, indarrean dagoen legeriaren arabera. |
Oharrak | |
Erabaki zenbakia | 1.253 | Erabakiaren data | 2026ko otsailaren 27a |
Sailaren izena | Segurtasun publikoari eta larrialdiei buruzko azterlanak eta ikerketak. |
Aplikazio eremua | Administrazio autonomikoa. |
Eskumen arloa | Ikerketa/(Analisia eta azterlanak egitea). |
Xedea | Segurtasun publikoarekin eta larrialdiekin lotutako gaiei buruzko azterlanak eta ikerketak sustatzea. |
Espedienteko dokumentuak | –Azterketak. |
Organo sortzailea | Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola. |
IRIZPENA |
Hautapen mota Epea | Betirako gordetzea. |
Laginketa mota | |
Sarbidea | Librea. Motibazioa: –Dokumentuek ez dute datu pertsonalik, ez eta sarbide mugaturik ere, indarrean dagoen legeriaren arabera. |
Oharrak | |
Erabaki zenbakia | 1.254 | Erabakiaren data | 2026ko otsailaren 27a |
Sailaren izena | Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren jardueraren memoriak. |
Aplikazio eremua | Administrazio autonomikoa. |
Eskumen arloa | Politika publikoen ebaluazioa. |
Xedea | Segurtasun eta Larrialdi Eskolak egindako jardueraren laburpena. |
Espedienteko dokumentuak | –Urteko jarduera memoriak. |
Organo sortzailea | Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola. |
IRIZPENA |
Hautapen mota Epea | Betirako gordetzea. |
Laginketa mota | |
Sarbidea | Librea. Motibazioa: –Dokumentuek ez dute datu pertsonalik, ez eta sarbide mugaturik ere, indarrean dagoen legeriaren arabera. |
Oharrak | |
Erabaki zenbakia | 1.255 | Erabakiaren data | 2026ko otsailaren 27a |
Sailaren izena | Segurtasun eta Larrialdi Eskolako ikasleen espedienteak. |
Aplikazio eremua | Administrazio autonomikoa. |
Eskumen arloa | Giza baliabideak. |
Xedea | Eskolako ikasleei eta parte hartu duten prestakuntza jarduerei buruzko informazio pertsonala eta profesionala biltzea, baita jarduera horietan lortutako emaitzak eta gertatu den edozein gorabehera ere. |
Espedienteko dokumentuak | –Prestakuntza jardueretan izena emateko eskabideak. –Aurkeztutako dokumentazioa jaso izanaren eta edukia ezagutzearen justifikazioa. –Fitxa pertsonala: identifikazio datuak. –Argazkia. –Tutoretza txostenak. –Psikologiako taldearen txostenak. –Begiralearen eta ikaslearen praktiken txostenak. –Ikasleek egindako ikasgelaren kontrol txostena. –Jokabide gorabeherak. –Informazio oharrak. –Bajako eta altako parteak. –Azterketak edo notak berrikusteko eskaerak. –Ikasleek jarritako instantziak. –Noten buletina. |
Organo sortzailea | Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola. |
IRIZPENA |
Hautapen mota Epea | Erabat deuseztatzea: 1.–Agiriak: –Txostenak. –Kalifikazioak. Deuseztatzeko epea: • Espedientea sortu eta 60 urtera. Motibazioa: Parte hartzen duten ikasleek edo irakasleek erretiroa hartu arte gordeko dira lan eskubideak (maila-igoerak, erretiroa...) baliatzeko baliagarriak izan daitezkeen dokumentuak. Espedientea hasi eta 60 urtera, eskolako jardueretan parte hartu zutenak erretiratuta egonen dira (adinagatik); izan ere, gutxienez 16 urte izanen dituzte (Nafarroako Funtzio Publikoan sartzeko eskatzen den gutxieneko adina) Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan emandako edozein jarduera hastean. 2.–Agiriak: –Gainerako agiriak. Deuseztatzeko epea: • Jarduera bukatu eta bi urtera. Motibazioa: Bi urtera, gainerako dokumentazioa deuseztatzen ahalko da, ez baitu baliorik balizko lan eskubideak egiaztatzeko. |
Laginketa mota | Ez dagokio. |
Sarbidea | Murriztua. Mugapen epea: –Datuen titularra hil eta 25 urtera. –Espedientea itxi eta 100 urtera, data hori zein den ez badakigu. Motibazioa: datu pertsonalak egoteagatik. Artxibo eta Dokumentuei buruzko 12/2007 Foru Legeak 20. artikuluan ezartzen du eskurapen librea dokumentazioaren titularra hil eta 25 urtera izanen dela. Bestalde, Datuak Babesteko 3/2018 Lege Organikoak bizirik dauden pertsonei soilik eragiten die. |
Oharrak | |
Erabaki zenbakia | 1.256 | Erabakiaren data | 2026ko otsailaren 27a |
Sailaren izena | Segurtasun publikoko eta larrialdietako prestakuntza ekintzak. |
Aplikazio eremua | Administrazio autonomikoa. |
Eskumen arloa | Giza baliabideak. |
Xedea | Prestakuntza bi eremutan garatzen da: 1.–Nafarroako polizia kidegoei eta udaltzain laguntzaileei zuzendutako segurtasun publikoa. 2.–Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuetako eta Babes Zibilerako Zerbitzuetako kideentzako larrialdiak. Era berean, segurtasun publikoko langileen lanbide prestakuntzaren barnean sartzen dira lanean sartzeko, mailaz igotzeko, eguneratzeko eta espezializatzeko modalitateak. –Lanean sartzeko prestakuntza ikastaroak. Ikastaro hauek Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko hautapen prozesuen parte dira eta helburua dute ikasleei ezagupen tekniko, teoriko eta praktikoetan eta behar diren trebetasun eta jarreretan gaitasuna ematea Nafarroako Polizia Kidegoen edo suhiltzaileen eta babes zibilaren unitateen lanpostuetan edo udaltzain gisa aritzeko. Ikastaro horiek oinarrizkoak izanen dira, beheko mailetan sartzeko, edo gaikuntzakoak, kasuan kasuko lanbide-karrerako goi mailako kategorietan sartzeko, hala behar denean. –Mailaz igotzeko prestakuntza ikastaroak. Mailaz igotzeko prestakuntza ikastaroen helburua da, Nafarroako Administrazio Publikoetako sustapen-prozesu batean sartuta egonik, ikasleak segurtasun publikoko zerbitzuetan aginte postuak betetzeko gaitzea. –Espezializazio ikastaroak. Espezializazio ikastaroen helburua da, hautapen prozesu baten barnean egon edo ez, segurtasun publikoko zerbitzuetako langileak prestatzea funtzio eta teknika jakin batzuei begira edo unitateko unitate edo lanpostu jakin batzuetako ekipoen erabilerari buruz prestatzea. –Etengabeko prestakuntzako eta birziklatzeko ekintzak. 1. Etengabeko prestakuntzako eta birziklatzeko ekintzak segurtasun publikoko zerbitzuetako langileen ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak eguneratzeko, mantentzeko edo hobetzeko ikastaroak, hitzaldiak, mahai-inguruak edo mintegiak izanen dira. |
| 2. Etengabeko prestakuntzako eta birziklatzeko ekintzak zuzenean ematen ahalko ditu Segurtasun Eskolak, beste erakunde batzuekin lankidetzan, edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek, eskolaren baimenarekin eta hark gainbegiratuta. |
Espedienteko dokumentuak | –Prestakuntza ekintzak baimentzeko ebazpena. • Ikasleen zerrendak (paperean edo formatu elektronikoan). • Ikastaroaren programa (paperean edo formatu elektronikoan). • Koordinatzaile/tutoreen izendapena. • Prestakuntza jardueraren aurrekontua. –Ikastaroaren egutegia (paperean edo formatu elektronikoan). –Barneko eta ebaluazioko arau akademikoak (paperean edo formatu elektronikoan). • Ebaluazio prozedurak eta tresnak. • Ikaslearen gidaliburua. • Ikasleei emandako jarrera baloratzeko sistemak. • Praktikak baloratzeko irizpideak, deskribatzaileak. • Moodle-ko jarduerari buruzko txostena. –Ikasleen eta irakasleen bertaratzea kontrolatzeko orriak. –Irakasleen fitxak. –Ikasleen fitxak. –Hondarreko ebaluazioaren akta. –Ebaluazio proben txostenak (paperean edo formatu elektronikoan). Estatistikak (paperean edo formatu elektronikoan) –Jaulkitako tituluen kopiak (2009tik, formatu elektronikoan). –Korrespondentzia: ikasturte hasierako jakinarazpenetarako, plazari uko egiteko, irakasleen jakinarazpenetarako, etab. (originalak eta kopiak). –Azterketen orriak eta materiala. –Material didaktikoa (paperean edo formatu elektronikoan. Moodle ikasgela birtuala). –Ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak, garrantzi gutxikoak eta ikerketa lanak ez direnak. –Ikasleek ikastaroa baloratzeko egindako galdetegiak. |
Organo sortzailea | Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola. |
IRIZPENA |
Hautapen mota Epea | Erabat deuseztatzea: 1.–Agiriak: –Prestakuntza ekintzak baimentzeko ebazpena. • Ikasleen zerrendak (paperean edo formatu elektronikoan). • Ikastaroaren programa (paperean edo formatu elektronikoan). • Koordinatzaile/tutoreen izendapena. • Prestakuntza jardueraren aurrekontua. –Ikastaroaren egutegia (paperean edo formatu elektronikoan). –Barneko eta ebaluazioko arau akademikoak (paperean edo formatu elektronikoan). • Ebaluazio prozedurak eta tresnak. • Ikaslearen gidaliburua. • Ikasleei emandako jarrera baloratzeko sistemak. • Praktikak baloratzeko irizpideak, deskribatzaileak. • Moodle-ko jarduerari buruzko txostena. –Irakasleen fitxak. –Ikasleen fitxak. –Hondarreko ebaluazioaren orria. –Ebaluazio proben txostenak (paperean edo formatu elektronikoan). –Jaulkitako tituluen kopiak (2009tik, formatu elektronikoan). –Estatistikak (paperean edo formatu elektronikoan). Deuseztatzeko epea: –Prestakuntza jarduera bukatu eta 60 urtera. Motibazioa: Parte hartzen duten ikasleek edo irakasleek erretiroa hartu arte gordeko dira lan eskubideak (maila-igoerak, erretiroa...) baliatzeko baliagarriak izan daitezkeen dokumentuak. Espedientea hasi eta 60 urtera, eskolako jardueretan parte hartu zutenak erretiratuta egonen dira (adinagatik); izan ere, gutxienez 16 urte izanen dituzte (Nafarroako Funtzio Publikoan sartzeko eskatzen den gutxieneko adina) Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan emandako edozein jarduera hastean. 2.–Agiriak: –Ikasleen eta irakasleen bertaratzea kontrolatzeko orriak. –Ikasleen zerrendak (partzialak, behin-behinekoak, etab.). –Korrespondentzia: ikasturte hasierako jakinarazpenetarako, plazari uko egiteko, irakasleen jakinarazpenetarako, etab. (originalak eta kopiak). –Ikasleen eta irakasleen bertaratzea kontrolatzeko sinaduren jakinarazpenak. |
| –Azterketen orriak eta materiala. –Material didaktikoa (paperean edo formatu elektronikoan. Moodle ikasgela birtuala). –Ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak, garrantzi gutxikoak eta ikerketa lanak ez direnak. –Ikasleek ikastaroa baloratzeko egindako galdetegiak. Deuseztatzeko epea: jarduera bukatu eta bi urtera. Motibazioa: ez dute baliorik balizko lan eskubideak egiaztatzeko. |
Laginketa mota | Ez dagokio. |
Sarbidea | Hein batean murriztua. Librea: –Datu pertsonalik ez duten dokumentuak. Murriztua: –Datu pertsonalak dituzten dokumentuak. Mugapen epea: • Datuen titularra hil eta 25 urtera. • Espedientea itxi eta 100 urtera, datuen titularra noiz hil zen ez badakigu. Motibazioa: Artxibo eta Dokumentuei buruzko 12/2007 Foru Legeak 20. artikuluan ezartzen du eskurapen librea dokumentazioaren titularra hil eta 25 urtera izanen dela. Bestalde, Datuak Babesteko 3/2018 Lege Organikoak bizirik dauden pertsonei soilik eragiten die. |
Oharrak | |
Iragarkiaren kodea: F2603862