63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

868/2026 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (liburuzainak) hiru plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2024ra luzatutako Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, erdi mailako teknikarien (liburuzainak) plaza huts batzuk sartu ziren, B mailakoak.

Apirilaren 30eko 42/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 8koan), 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Foru dekretu horretan, besteak beste, erdi mailako teknikarien (liburuzainak) plaza huts batzuk sartu ziren, B mailakoak.

Era berean, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 12an emandako 1281/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (liburuzainak) plaza hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 18ko 2357/2025 Ebazpenaren bidez bukaera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (liburuzainak) plaza hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (liburuzainak) hiru plaza sarrera-prozedurari jarraikiz eta oposizio bidez betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (liburuzainak) hiru plaza sarrera-prozedurari jarraikiz eta oposizio sistema erabiliz betetzeko deialdia, baita haren oinarriak ere.

2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

ERANSKINA.–DEIALDIA, ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN (LIBURUZAINAK) HIRU PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Honako hauek arautuko dute deialdia:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea erdi mailako teknikarien (liburuzainak) hiru plaza, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak. II. eranskinean zerrendatuta daude plaza horiek.

1.2. Hiru plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

  • 1 plaza txanda irekian.
  • 2 plaza igoera txandan.

1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko berariazko betebeharrak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea. 65 urtekoa da adin hori.

Hala ere, enplegu publikoan sartzen utziko zaie 65 urte beteak dituztenei, baldin eta ez badute osatu beren aurreikuspen sozialeko sisteman erretiro-saria jasotzeko eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia, bai eta pentsioa osorik kobratzeko beharrezkoak diren kotizazio urteak osatu ez dituztenei ere.

c) Unibertsitate titulu hauetako bat edo baliokidea izatea, edo titulua erdiesteko moduan egotea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean: Dokumentazioko lizentzia, Informazio eta Dokumentazioko gradua edo Bibliotekonomia eta Dokumentazioko diploma.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazio-egiaztagiria edo baliokidetasun-ziurtagiria eduki beharko da, dagokionaren arabera. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena eskuratu dutenei, Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete beharreko eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko apartatuan adierazitakoez gain:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko betebeharrak:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.

2.1.4. Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik (zehazki, arau honetan tipifikatutako delitu batengatik: Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. titulua), ezta gizakien salerosketaren delitu batengatik ere (zehazki, arau honetan tipifikatutako delitu batengatik: Zigor Kodearen VII bis titulua).

Baldintza hori egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututako Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, honako helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa; "Herritarrentzako lan deialdiak" atalaren barnean, deialdi honi dagokion fitxan, hain zuzen.

%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

41,60 euroko tasa ordaindu behar da, funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik.

Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria, eta bertan agertu behar da zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta ez badute ematen langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik, kasu horretan bakarrik, aurkeztu beharko dute kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek eskaerari gehitu beharko diote agiri bat, frogatzen duena betetzen dituztela deialdi honen 2.1.2 apartatuan jasotzen diren betebeharrak, baldin badira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea aitortzen diena, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

c) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diotela frogatzen duen agiria.

Hala ere, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen lortu beharko da aitorpen hori, modu frogagarrian. Bestela, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba txandaren bidez parte hartzeari loturiko eskubide guztiak galduko ditu interesdunak.

Lau.–%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.

Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barneko ondorengo jarduketetan ere, gezurrezko izen bat erabiliko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute telematika bidez erreklamazioak aurkezteko, eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.

4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Fernando Ross García jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Liburutegien Sarearen Ataleko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Clara Flamarique Goñi andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: María Luisa Garcés Álvarez andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Nafarroako Liburutegiaren Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Amaya Prado Fernández andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko erdi mailako teknikaria-liburuzaina.

–Epaimahaikidea: Virginia Oyarzún Martínez andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Informazio Baliabideen Bulegoko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Ana Isabel Olaso Val andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko erdi mailako teknikaria-liburuzaina.

–Epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.

Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.

–Idazkaria: Alfredo Manuel Prado Santamaría jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

Ordezko idazkaria: Begoña López de Goicoechea Guembe andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak, edo haien ordezkoek.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hala jakinarazi, baldin suertatzen badira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeren 23. artikuluan abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2026ko abendutik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak hurrengo probetako deialdiak argitaratuko ditu gutxienez 48 ordu lehenago, eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan; bertan, proba egitera deitutako izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba.

Proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 100 galderari erantzun beharko zaie idatziz, deialdi honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Proba hau egiteko bi ordu izanen dira gehienez.

Proba honetan 50 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Bazterturik geldituko dira proban gutxienez ere 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ezin izanen da inolako testurik edo dokumentaziorik erabili, ez eta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

proba teorikoa izanen da. Idatziz garatu beharko dira deialdiaren I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako berariazko zatian bildutako gaietako bi. Horretarako, kalifikazio epaimahaiak lau gai aukeratuko ditu zozketa bidez, eta izangaiek horietako bi bakarrik garatu beharko dituzte, norberak aukeratzen dituenak.

Proba hau egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Proba honetan 25 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 12,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

Plika sistemaren bidez eginen da bigarren proba hau.

6.3.3. Hirugarren proba:

proba teoriko-praktikoa izanen da. Epaimahaiak proposatuko dituen kasu praktikoak –hiru, gehienez ere– ebatzi beharko dira, idatziz. Kasu horiek deialdi honetako I. eranskineko gai-zerrendaren berariazko zatian jasotako gaiekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin lotuak egonen dira.

Proba egiten den bitartean izangaiei laguntza materialak erabiltzen utziko zaie, epaimahaiak deialdiaren web-fitxan iragarriko dituenetakoak badira. Izangai bakoitzak ekarri beharko ditu material horiek.

Proba hau egiteko 3 ordu izanen dira gehienez.

Hirugarren proban 25 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 12,5 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak, planteatutako kasu praktiko bakoitzeko kalifikazioak batuta. Bazterturik geldituko dira, halaber, planteatutako kasu praktikoetako bakoitzean gehieneko kalifikazioaren 1/3 gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

Plika sistemaren bidez eginen da hirugarren proba hau.

6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera sailkatuta eta lortutako puntuazioaren arabera. Orobat, zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko du, betebeharrak betetzen diren egiaztatu eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.

7.2. Puntu-berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta, hala ere, berdinduta segitzen badute, bigarren proban lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, eta, azkenik, hirugarren proban lortutakoak.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du hura ebazteko. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarren lanpostu bat lortu nahi izanez gero, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa, baldin eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ziurtagiri hori eskatzeko baimena eman ez bazaio.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak hautatzeko egintzarako deia eginen du, argitara emanez hauta daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautaketara deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.

8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.

Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plaza kopuruan sartzen ahal direnak.

Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta zerbitzu ematen ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

C.–2.1.1.b) oinarrian adierazitako ondorioetarako, Gizarte Segurantzak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta hark agiri hori aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.

9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.

Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.

10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.

10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea. Hori dena, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean plazaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Baldin funtzionario bilakaturiko izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, deialdiaren fitxan argitara emanen da, Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere.

12.–Administrazio erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Zati orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen-esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedurak eta ebazpenak.

6. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa: Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua, urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren betebeharrak izapidetze elektronikoaren arloan".

10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak.

11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: egintza administratiboak: administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

13. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

14. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

Berariazko zatia.

1. gaia.–Liburutegien bilakaera historikoa: Antzinarotik XXI. mendera arte.

2. gaia.–Liburutegiak: kontzeptua, motak eta eginkizunak. Egoera Nafarroan.

3. gaia.–Liburutegi publikoak: ikuspegi historikoa, xedea, helburuak, eginkizunak, ezaugarriak eta zerbitzuak. UNESCOren agiria liburutegi publikoei buruz (2022).

4. gaia.–Liburutegi espezializatuak: xedea, helburuak, eginkizunak eta zerbitzuak. Egoera Nafarroan, erreferentzia berezia eginez Nafarroako Memoriaren Institutuaren Liburutegiari eta Musikaren Hiriko Liburutegiari, Nafarroako Gobernuaren Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuan eta Hezkuntza Departamentuan, hurrenez hurren.

5. gaia.–Liburuaren bilakaera historikoa: Antzinarotik XXI. mendera arte.

6. gaia.–Irakurketa Espainian: bilakaera historikoa, egungo egoera. Irakurketa Nafarroan.

7. gaia.–Inprimatutako liburuaren sektorea Espainian: bilakaera, ezaugarriak, eragileak. Autoedizioa.

8. gaia.–Edizio digitalaren eta liburu elektronikoaren industria. Merkaturatze-ereduak, salmenta-plataformak, erabilera-lizentziak, eskubide digitalen kudeaketa (ingelesez, DRM).

9. gaia.–Liburuari eta liburutegiei buruzko esparru-legeria Espainian. 10/2007 Legea, ekainaren 22koa, Irakurketari, Liburuari eta Liburutegiei buruzkoa.

10. gaia.–Jabetza intelektuala eta egilearen eskubideen kudeaketa. Lege esparrua. Aplikazioa liburutegietan. Egoera Nafarroan.

11. gaia.–Lege gordailua I: jatorria, bilakaera historikoa. 23/2011 Legea, uztailaren 29koa, Lege Gordailuari buruzkoa. 8/2022 Legea, maiatzaren 4koa, Lege Gordailuari buruzko uztailaren 29ko 23/2011 Legea aldatzen duena. 33/2013 Foru Dekretua, maiatzaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko lege gordailua arautzen duena.

12. gaia.–Lege gordailua II: 635/2015 Errege Dekretua, uztailaren 10ekoa, lineako argitalpenen lege gordailua arautzen duena. Espainiar webaren artxiboa.

13. gaia.–32/2002 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Liburutegien Sistema arautzen duena: ahulguneak, mehatxuak, indarguneak, aukerak.

14. gaia.–Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuaren egitura, antolaketa eta eginkizunak.

15. gaia.–Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarea, hastapenetatik gaur egun arte, haren egitura, antolaketa eta eginkizunak bereziki aintzat hartuta. Estatuko liburutegi publikoen beste sare batzuekiko antzekotasunak eta ezberdintasunak.

16. gaia.–Nafarroako Liburutegia, hastapenetatik gaur egun arte. Xedea, ikuspegia, egitura eta funtzionamendua. Nafarroako Liburutegiaren ondare eginkizuna.

17. gaia.–Nafarroako liburutegi publikoetako langileak: lan araubidea, eginkizunak eta eskudantziak. Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarean lan egiten duten langileen egoerari buruzko azterlana (2023).

18. gaia.–Nafarroako liburutegi publikoetako langileen etengabeko prestakuntza: programak, baliabideak.

19. gaia.–Bildumen kudeaketa liburutegi publikoan I. Bildumaren plangintza: bildumak garatzeko politikari buruzko agiria. Bildumak sortzeko gidalerroak. Liburuak, aldizkako argitalpenak eta eduki digitalak hautatzea eta eskuratzea: eskuratzeko metodoak eta moduak.

20. gaia.–Bildumen kudeaketa liburutegi publikoan II. Bildumaren ebaluazioa. Metodoak eta adierazleak. Xahutze-plana liburutegian: metodoak eta irizpideak. Xahutze-plan baten proposamena Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarerako.

21. gaia.–Bildumen kudeaketa liburutegi publikoan III. Funtsen tratamendu teknikoa: katalogazioa, sailkapena, normalizazioa.

22. gaia.–Bildumen kudeaketa liburutegi publikoan IV. Funtsen antolaketa eta ordena: motak, abantailak eta desabantailak. Bilduma bibliografikoa biltegiratzeko ISO 11799 araua. Bildumen antolaketa Nafarroako liburutegi publikoetan eta Nafarroako Liburutegian. Liburutegi publiko baten bilduma hedatzeko plan baten proposamena.

23. gaia.–Deskribapen bibliografikoa: kontzeptua, eginkizuna eta bilakaera, hastapenetatik 2016ko Katalogazio Printzipioen Nazioarteko Adierazpenera arte.

24. gaia.–Katalogazioko eredu kontzeptualak, arauak eta estandarrak I: Espainiako katalogazio arauak: jatorria, bilakaera, egungo egoera, egitura.

25. gaia.–Katalogazioko eredu kontzeptualak, arauak eta estandarrak II: IFLAren Library Reference Model (LRM): oinarrizko arauak. RDA estandarra: printzipioak, aplikazioa, RDA Espainian. RDA aplikatzeko profilak: kontzeptua eta funtzioa. RDA profilak Espainiako Liburutegi Nazionalean.

26. gaia.–Kodetze formatuak eta truke bibliografikoa: MARC21. Datu estekatuak liburutegietan. Liburutegietan erabiltzen diren hiztegiak eta ontologiak. Bibframe.

27. gaia.–Sailkapen bibliografikoko sistemak: CDU, Espainiako edizioak, egitura eta edukiak. Gai-sarreretako sistemak. Espainiako Liburutegi Nazionalaren gai-sarreretarako indizeen eskuliburua (EMBNE).

28. gaia.–Autoritateen kontrola: kontzeptua, helburuak, araudia. Autoritateen MARCaren oinarrizko elementuak. Autoritateen katalogo nagusiak sarean.

29. gaia.–Bilduma digitalak liburutegi publikoetan eta mailegu elektronikoko plataformak. Nafarroako egoera: eBiblio, eFilm eta beste zerbitzu digital batzuk.

30. gaia.–Liburutegiak kudeatzeko sistema integratuak gaur egun, bereziki AbsysNET. Egoera Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarean.

31. gaia.–Liburutegi zerbitzuetako plataformak: kontzeptua, ereduak, funtzionalitateak. Egoera Espainian. Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen kasua: liburutegien ataria eta Abarka metabilatzailea.

32. gaia.–Informazioa bilatzea eta berreskuratzea: katalogoak urruneko zerbitzuetara eta baliabide elektronikoetara sartzeko bide gisa. Sarbide publikoko lineako katalogoak: diseinua, prestazioak eta zerbitzuak. Aurkikuntzarako tresnak. Erabilgarritasun irizpideak OPACSen.

33. gaia–Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen katalogo kolektiboa: bilaketa estrategiak. Indargune, ahulgune, aukera eta mehatxuen azterketa.

34. gaia.–Metadatuen ereduak, protokoloak eta informazioa bilatu eta trukatzeko lengoaia: Z39.50, SRU/SRW, OpenURL. OAI-PMH biltzaileak.

35. gaia.–Inprimaki zaharrak identifikatu eta aurkitzeko informazio baliabideak eta berreskuratze-estrategiak. Espainiako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa eta Nafarroako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa.

36. gaia.–Kultur ondare bibliografikoa Interneten: Europeana, Hispana eta Nafarroako Liburutegi Digitala (NaLiDi).

37. gaia.–Informazio baliabideen kudeaketa, erreferentziazko zerbitzuaren ikuspegitik: motak, iturriak, erremintak eta bilaketa teknikak.

38. gaia.–Liburutegien arkitektura eta liburutegi zerbitzuetarako guneen diseinua eta kudeaketa: joera berriak.

39. gaia.–Tokiko funtsak liburutegi publikoan: gai-esparrua, dokumentuen definizioa, eskurapena, antolaketa, hedapena.

40. gaia.–Nafarroako liburutegi publikoetako erabiltzaileak: iradokizun, kontsulta eta erreklamazioei erantzuteko protokoloa Nafarroako liburutegi publikoetan.

41. gaia.–Liburutegia eta gizartea: parte hartzeko modu berriak eta herritarren lankidetza. Liburutegi-laborategiak.

42. gaia.–Liburutegi publikoaren zerbitzuak, aurrez aurrekoak zein birtualak, dokumentuaren informazioa eta erreferentzia eta hartarako sarbidea izateko: helburuak, antolaketa, esparrua, giza baliabideak eta baliabide materialak, ebaluazio sistemak. "Galdetu, liburutegiak erantzunen dizu" zerbitzua.

43. gaia.–Liburutegi publikoa etengabeko prestakuntza eta ikaskuntza presentzialeko nahiz birtualeko zentro gisa. Alfabetatze mediatikoa eta informazionala.

44. gaia.–Irakurketa sustatzeko zerbitzuak, herritarrentzat oro har eta premia bereziak dituzten kolektiboentzat. Liburutegi irisgarriak: irakurketa erraza liburutegi publikoetan: material eta zerbitzu espezifikoak. Nafarroako liburutegi publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuak irakurzaletasuna sustatzeko eta zabaltzeko.

45. gaia.–Irakurleen klubak. Irakurleen klubak Nafarroan: antolaketa, funtzionamendua eta erabilera jarraibideak.

46. gaia.–Nafarroako irakurketa kluben inpaktuaren eta ezaugarrien azterlana (2023).

47. gaia.–Liburutegi publikoetako erabiltzaileen prestakuntza: helburua, programak, baliabideak eta ebaluazio prozedurak. Erabiltzaileei prestakuntza emateko programa baten proposamena Nafarroako liburutegi publikoetan.

48. gaia.–Liburutegi eta kultur arloko hedadura zerbitzuak, bereziki Nafarroakoak. Liburubusaren zerbitzuak Nafarroan: helburuak, antolaketa, esparrua, giza baliabideak eta baliabide materialak eta ebaluazio prozedura.

49. gaia.–Liburutegiaren hedapena: tresnak, kanalak, webguneak. Sare sozialak liburutegietan. Komunikazio planak. Ospe digitala.

50. gaia.–Internet liburutegi publikoetan. Interneterako sarbidea Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen liburutegietan.

51. gaia.–Liburutegiak eta adimen artifiziala: onurak, arriskuak, ekintza-mailak, prozesu eta zerbitzuetan dituen aplikazioak. Adimen Artifizialari buruzko Hasierako Gida, IFLArena (2025).

52. gaia.–Liburutegietako estatistikak: bilketa eta erabilera. ISO 2789:2024 araua: egitura, helburua eta aplikazio eremua.

53. gaia.–Errendimendu adierazleak liburutegi publikoetan. Datuen analisirako tresnak. ISO 11620 araua. Espainiako Kultur Ministerioaren "Bibliotecas Españolas en cifras" webgunea.

54. gaia.–Zerbitzuen ebaluazioa Nafarroako liburutegi publikoetan: adierazleak, datuak biltzeko metodoak, emaitzen azterketa eta hobekuntza programa. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiren zerbitzu-karta: Nafarroako Liburutegi Publikoen IV. Sistema: 4. Konpromisoak eta betetze adierazleak.

55. gaia.–Liburutegien inpaktu ekonomiko eta soziala neurtzeko metodoak eta prozedurak. ISO 14639 araua. Nafarroako liburutegi publikoen inpaktu sozioekonomikoaren azterlana (2014-2016).

56. gaia.–Digitalizazioa: prozedurak eta estandarrak. Kontserbazio digitala.

57. gaia.–Bibliometria: kontzeptua eta azterketa bibliometrikoen aplikazioak. Ebaluazio zientifikorako laguntza.

58. gaia.–Informazioaren eta argitalpenen irekiera. Informazio publikoaren berrerabilera. Creative Commons lizentziak.

59. gaia.–Liburutegi publikoak eta haien inplikazioa Agenda 2030ean. Egoera Nafarroan. Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarean jarduteko plan baten proposamenak.

60. gaia.–Liburutegien arteko lankidetza: aliantza profesionalak, erakundeak, programak eta proiektuak. Liburutegien arteko Lankidetza Kontseiluko lan-taldeak.

61. gaia.–1/2019 Foru Legea, urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzkoa.

62. gaia.–Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa 2024-2028.

II. ERANSKINA.–ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN (LIBURUZAINAK) PLAZA HUTSAK

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

SEXU-DELITUEN ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

38966

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

X

10552

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua

Memoria Eta Bizikidetza Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

11521

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua

Nafarroako Liburutegia

Funtzionarioa

Iruña

Iragarkiaren kodea: F2604155