Iragarkia
63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
23/2026 Foru Agindua, martxoaren 11koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arau hauek aldatzen baitira: 40/2009 Foru Agindua, martxoaren 18koa, 130 eredua onesten duena; 41/2009 Foru Agindua, martxoaren 18koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketaren ordainketa zatikatuaren autolikidazio-proposamenak arautzen dituena; eta 25/2011 Foru Agindua, otsailaren 28koa, 715 eta 745 ereduak onesten dituena.
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 15eko 51/2024 Foru Aginduaren bidez partzialki garatzen da Nafarroako Foru Komunitateko diru-bilketaren erregelamendua, banku-helbideratzeari dagokionez. Foru agindu hori onesteko helburua da ahalbidetzea, zerga zorren ordainketarako, banku-helbideratzea egitea diru-bilketaren kudeaketan laguntzaile ez diren erakundeetan irekitako kontuetan, baldin eta erakunde horiek Eurotan Ordaintzeko Gune Bakarrean badaude.
51/2024 Foru Aginduak Eurotan Ordaintzeko Gune Bakarreko araudia betetzen du, eta baldintzak eta prozedura arautzen ditu, ordainketak banku-helbideratzearen bidez egin ahal izateko Eurotan Ordaintzeko Gune Bakarreko laguntzaile diren eta ez diren kreditu-erakundeetan irekitako kontuetan.
Alde horretatik, 51/2024 Foru Aginduaren 2.1.c) artikuluak ezartzen du zerga zorra ordaintzera behartuta daudenek helbideratze agindua jakinarazi beharko dietela Nafarroako Foru Ogasuneko organoei, bai eta helbideratze kontuaren IBAN kodea ere, Eurotan Ordaintzeko Gune Bakarraren barruko baina Espainiatik kanpoko erakundeetan irekitako kontuak direnean.
51/2024 Foru Aginduaren eremu objektiboan sartutako zerga zorrak banku-helbideratzearen bidez ordaintzeko eta, beharrezkoa denean, IBAN bidez kontua behar bezala identifikatzeko, egokitu beharra dago pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketen autolikidazioa egiteko ereduak eta autolikidazio proposamenak. Horretarako onesten da foru agindu hau.
Foru agindu honetan jasotzen diren aldaketetan nabarmenenak ondotik adierazten dira.
Lehenik, 3. artikulua aldatzen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 40/2009 Foru Aginduan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidaziorako 130 eredua onesten duen horretan, subjektu pasiboak erabil ditzakeen ordainketa bideak zehazteko. Horrez gain, idazguneak sartzen dira, II. eranskineko 1. motako erregistroan (aitortzaileren erregistroa) behar direnak IBAN bidez kontuaren identifikazioa ahalbidetzeko eta, beharrezkoa bada, laguntzaileak ez diren entitateen kontu zenbakiak (20 digitutik gorakoak) adierazteko.
Bestalde, 130 eredua bide elektronikotik baizik ez denez aurkezten, komeni da kentzea I. eranskina, eredua inprimatzeko diseinua jasotzen duena, autolikidazioa aurkezteko beste modurik egon ez dadin.
Bigarrenik, 3.1.c) eta 6.2 artikulua aldatzen dira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 41/2009 Foru Aginduan, PFEZren konturako ordainketa zatikatuaren autolikidazio-proposamenak igortzea eta banku-helbideratzea arautzen duen horretan, banku-helbideratzearen gaineko erregulazioa 51/2024 Foru Agindura egokitzeko.
Azkenik, 3.3 eta 6.2 artikuluak aldatzen dira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 28ko 25/2011 Foru Aginduan, 715 eta 745 ereduak (atxikipenen eta konturako diru-sarreren aitorpena egiteko, enpresa edo lanbide, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jarduera eta sari eta errenta egozpen zehatzen lan etekinei buruzko pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela eta) onesten dituen horretan, subjektu pasiboak erabil ditzakeen ordainketa bideak zehazteko, eta I. eta II. eranskinak foru agindu honen eranskinekin ordezten dira, haien edukia eguneratzeko, kontua IBAN bidez identifikatzeari dagokionez.
Bestalde, 25/2011 Foru Aginduaren 5. artikulua aldatzen da, argitzeko ezen 745 eredua aurkeztu beharko duten pertsonak eta entitateak direla artikulu horren arabera atxikipena edo konturako sarrera egitera beharturik egon eta balio erantsiaren gaineko zergan hileko likidazio aldia dutenak, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsitako balio erantsiaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 62.3 artikuluaren arabera.
Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu ahalaren erabilera bat dator premiaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioekin, zeinak ezarrita baitaude Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean.
Horregatik guztiagatik, eta bat etorriz uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 25. artikuluan emandako gaikuntzarekin,
AGINTZEN DUT:
Lehenengo artikulua. Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 40/2009 Foru Agindua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura egin beharreko ordainketa zatikatuen autolikidaziorako 130 eredua onesten duena.
Aldaketa hauek egiten dira martxoaren 18ko 40/2009 Foru Aginduan:
Bat.–1.1 artikulua.
"1. Onesten da 130 eredua, ‘Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioa’. Formatu elektronikoa du, eta haren edukia II. eranskinean dago."
Bi.–3. artikulua.
"3. artikulua. 130 eredua aurkezteko eta diru-sarrera egiteko epea eta modua.
1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 93. artikuluan xedatutakoarekin bat, autolikidazioaren aurkezpena eta hartatik ateratzen den tributu zorraren sarrera, halakorik bada, hiruhileko natural bakoitzaren ondoko hilabeteko lehenengo hogei egun naturaleko epean eginen da, bigarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien ordainketa zatikatuak izan ezik, horiek abuztuaren 5era eta urtarrilaren 31ra arte egiten ahalko baitira, hurrenez hurren.
2. 130 eredua Interneteko bide elektronikoak erabiliz aurkeztuko da Nafarroako Foru Ogasunean, 4. eta 5. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.
3. Eredua aurkezteko web zerbitzuak aukera emanen du ondoriozko zerga-zorraren sarrera egiteko, eta horretarako ordaintzeko aukera hauek emanen ditu:
a) Ordainketa telematikoaren bidez, web-inprimakia bete ondoren pantailan agertuko diren ordainketa jarraibideak betez.
Diru-sarrera egin ondoren, sistemak aukera emanen du ordainagiria inprimatzeko, eta bertan ordainketa data agertuko da.
b) Banku-helbideratzearen bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 15eko 51/2024 Foru Aginduari jarraikiz, haren bidez hein batean garatu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.
c) Banku-transferentziaren bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 30eko 145/2022 Foru Aginduan xedatutako baldintzetan. Foru agindu horrek zorrak transferentzia bidez ordaintzeko prozedura eta baldintzak arautzen ditu.
d) Ordainketa-gutun bat aurkeztuz (717 eredua), Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketaren kudeaketan laguntzen duen edozein gordailu-erakundetan ordaintzeko."
Hiru.–Martxoaren 18ko 40/2009 Foru Aginduaren I. eranskina kentzen da.
Lau.–II. eranskina.
1. motako erregistroa aldatzen da (aitortzailearen erregistroa), eta testu hau izanen du:
"IDAZGUNEAK | IZAERA | EREMUEN DESKRIPZIOA |
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA. Konstantea: ‘1’ (bat) |
2-4 | Alfanumerikoa | AURKEZTEKO EREDUA.Konstantea: ‘130’ |
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA. Aitorpenari dagokion zergaldiaren lau zifrak |
9-11 | Zenbakizkoa | ALDIA |
9-Aitorpenari dagokion hiruhilekoa. Balioak: 1, 2, 3, edo 4 | ||
10-11-00 (zeroak) | ||
12-17 | Zenbakizkoa | AITORPEN ZENBAKIA. Aurkezpen telematikoetarako soilik. Ordenagailuak betetzen du aurkezteko unean |
18-26 | Alfanumerikoa | AITORTZAILEAREN IFZa. Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira |
27-66 | Alfabetikoa | AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA. Pertsona fisikoa bada, hauek idatziko dira: lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izena osorik, nahitaez hurrenkera horretan. Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe |
67-80 | Alfabetikoa | ZURIUNEAK |
81 | Alfabetikoa | EUSKARRI MOTA. Gako honekin beteko da: |
‘T’: Transmisio telematikoa | ||
82-130 | Alfanumerikoa | HARREMANETARAKO PERTSONA. Eremu hau bitan banatzen da: |
82-90 Telefonoa. Zenbakizkoa, 9 idazgunekoa | ||
91-130 Deiturak eta izena. Aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da | ||
131-143 | Zenbakizkoa | FROGAGIRIAREN ZENBAKIA |
144 | Alfabetikoa | ZURIUNEZ BETETZEKOA |
145 | Alfabetikoa | AITORPEN ARRUNTA, ORDEZKOA EDO OSAGARRIA. Aitorpen arruntak: bete gabe utziko da. Ordezko aitorpenak: ‘S’ bat jarriko da. Aitorpen osagarria: ‘C’ bat jarriko da |
146-158 | Zenbakizkoa | ORDEZTUAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA. Eremu honetan idatziko da, baldin eta ordezko aitorpena bada, ordeztu den aitorpenaren frogagiriaren zenbakia |
159-178 | Zenbakizkoa | BANKU-KONTUA, ITZULKETA ETA ORDAINKETETARAKO. Adierazi beharko da, bai eskatzen denean Ogasunak tramita dezala ordainketa, bai telematikoaz beste bide batzuetatik lortutako EOZ bat tekleatzen denean. Bestela zeroz beteko da |
179 | Zenbakizkoa | ORDAINKETA OGASUNAREN BIDEZ TRAMITATZEKO ESKAERA. BALIOAK: |
0: Adierazten du ordainketa tramitatzeko eskaerarik ez dela egin | ||
1: Soilik ‘ordaintzeko’ ateratzen diren aitorpenetan. Eskatzen da Ogasunak tramita dezala banketxearekin ordainketa online egitea, aurkezlea aitortzailea denean | ||
2: Soilik ‘ordaintzeko’ ateratzen diren aitorpenetan. Eskatzen da Ogasunak tramita dezala banketxearekin ordainketa online egitea, aurkezpena ordezkariaren bidez egiten denean, ordezkatuaren (aitortzailea) titulartasuneko kontu bat adierazita | ||
3: Soilik ‘ordaintzeko’ ateratzen diren aitorpenetan. Eskatzen da Ogasunak tramita dezala banketxearekin ordainketa online egitea, aurkezpena ordezkariaren bidez egiten denean, ordezkariaren titulartasuneko kontu bat adierazita | ||
4: Ordainketa-agindua epearen azken egunean. Soilik ‘ordaintzeko’ ateratzen diren aitorpenetan. Eskatzen da Ogasunak tramita dezala banketxearekin ordainketa online egitea, aurkezlea aitortzailea denean | ||
5: Ordainketa-agindua epearen azken egunean. Soilik ‘ordaintzeko’ ateratzen diren aitorpenetan. Eskatzen da Ogasunak tramita dezala banketxearekin ordainketa online egitea, aurkezpena ordezkariaren bidez egiten denean, ordezkatuaren (aitortzailea) titulartasuneko kontu bat adierazita | ||
6: Ordainketa-agindua epearen azken egunean. Soilik ‘ordaintzeko’ ateratzen diren aitorpenetan. Eskatzen da Ogasunak tramita dezala banketxearekin ordainketa online egitea, aurkezpena ordezkariaren bidez egiten denean, ordezkariaren titulartasuneko kontu bat adierazita | ||
7: Ordaintzeko modua bankuko kontu batean helbideratuta. Soilik ‘ordaintzeko’ ateratzen diren aitorpenetan. Adierazten du eskatu dela Ogasunak tramita dezala banketxearekin helbideratzearen bidezko ordainketa | ||
Ordainketa Ogasunaren bidez tramitatzea aukeratzen bada, aurretik emandako banku-kontua hautatutako tramitazio modalitatea onartzen duen banketxe batekoa izan beharko da. Bestela, fitxategia balioduna izanen da bertan jasotako aitorpenari dagokionez, baina ordainketa-agindua ez da tramitatuko | ||
180-201 | Alfanumerikoa | EOZ. ERREFERENTZIA OSOKO ZENBAKIA. Zenbatekoa ordaindua duten aitorpenetan soilik. Zenbakizko kode bat da, finantza-erakunde batek ematen duena, aitorpena ordaindu eta gero |
202-209 | Zenbakizkoa | ORDAINKETAREN DATA, UUUUHHEE FORMATUAN. Zenbatekoa ordaindua duten aitorpenetan soilik |
210-211 | Alfanumerikoa | ESTATU-KODEA IBAN |
212-213 | Alfanumerikoa | KONTROL-KODEA IBAN |
214-222 | Alfanumerikoa | ZURIUNEZ BETETZEKOA |
223-232 | Alfanumerikoa | BANKU-KONTUAREN GAINERAKOA (Espainiakoa ez bada). Bestela zuriunez beteko da |
233-237 | Alfanumerikoa | ZURIUNEZ BETETZEKOA |
238-250 | Alfanumerikoa | LAGUNTZA PROGRAMAREN BERTSIOA. Eremu hau Ogasunak garatutako laguntza programa ofizialek betetako aurkezpenetarako baino ez da. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da" |
Bigarren artikulua. Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 41/2009 Foru Agindua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketaren ordainketa zatikatuaren autolikidazio proposamenak igortzea eta banku-helbideratzea arautzen dituena.
Aldaketa hauek egiten dira martxoaren 18ko 41/2009 Foru Aginduan:
Bat.–3.1.c) artikulua.
"c) Banketxeak subjektu pasiboaren kontuan kargua ez egitearen ondorioz."
Bi.–6. artikulua, izenburua eta 2. apartatua.
"6. artikulua. Helbideratzea."
"2. Helbideratzea egiteko baldintzei eta moduari, ordainketaren frogagiriari, banketxeen jarduketei eta helbideratze zerbitzua ematean gertatzen diren gorabeherei dagokien guztian Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 15eko 51/2024 Foru Aginduan ezarritakoa aplikatuko da, haren bidez hein batean garatu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez."
Hirugarren artikulua. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak otsailaren 28an emandako 25/2011 Foru Agindua aldatzen da. Foru agindu horren bidez onetsi ziren 715 eta 745 ereduak (atxikipenen eta konturako diru-sarreren aitorpena egiteko, enpresa edo lanbide, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jarduera eta sari eta errenta egozpen zehatzen lan etekinei buruzko pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela eta).
Bat.–3.3 artikulua.
"3. Ondoriozko zerga zorraren diru-sarrera honela egiten ahalko da:
a) Ordainketa telematikoaren bidez, web-inprimakia bete ondoren pantailan agertuko diren ordainketa jarraibideak betez.
Diru-sarrera egin ondoren, sistemak aukera emanen du ordainketaren frogagiria inprimatzeko, eta bertan ordainketa data agertuko da.
b) Banku-helbideratzearen bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 51/2024 Foru Aginduari jarraikiz, zeinaren bidez hein batean garatu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.
c) Banku-transferentziaren bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 30eko 145/2022 Foru Aginduan xedatutako baldintzetan. Foru agindu horrek zorrak transferentzia bidez ordaintzeko prozedura eta baldintzak arautzen ditu.
d) Ordainketa-gutun bat aurkeztuz (715 eredua), Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketaren kudeaketan laguntzen duen edozein gordailu-erakundetan ordaintzeko."
Bi.–5. artikulua.
"Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizpideen arabera, pertsonek eta entitateek Nafarroako Foru Komunitateari 745 eredua aurkeztu beharko diote baldin eta, batetik, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.3 artikuluko bigarren paragrafoaren arabera, balio erantsiaren gaineko zergaren likidaziorako aldia hilabete naturala badute eta bestetik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera atxikipena edo konturako sarrera egitera behartuta egonda, aitorpenaren xede den hilabetean ordaindu badituzte aurreko artikuluan aipatzen diren diru errentak edo gauzazko errentak, atxikipenari edo konturako sarrerari lotuak."
Hiru.–6.2 artikulua.
"2. Eredua aurkezteko web zerbitzuak aukera emanen du ondoriozko zerga-zorraren sarrera egiteko, eta horretarako ordaintzeko aukera hauek emanen ditu:
a) Ordainketa telematikoaren bidez, web-inprimakia bete ondoren pantailan agertuko diren ordainketa jarraibideak betez.
Diru-sarrera egin ondoren, sistemak aukera emanen du ordainketaren frogagiria inprimatzeko, eta bertan ordainketa data agertuko da.
b) Banku-helbideratzearen bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 15eko 51/2024 Foru Aginduari jarraikiz, haren bidez hein batean garatu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.
c) Banku-transferentziaren bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 30eko 145/2022 Foru Aginduan xedatutako baldintzetan. Foru agindu horrek zorrak transferentzia bidez ordaintzeko prozedura eta baldintzak arautzen ditu.
d) Ordainketa-gutun bat aurkeztuz (745 eredua), Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketaren kudeaketan laguntzen duen edozein gordailu-erakundetan ordaintzeko."
Lau.–Otsailaren 28ko 25/2011 Foru Aginduaren I. eranskina ordeztuko du foru agindu honen I. eranskinak.
Bost.–Otsailaren 28ko 25/2011 Foru Aginduaren II. eranskina ordeztuko du foru agindu honen II. eranskinak.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2026ko martxoaren 11n.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
ERANSKINAK
I. ERANSKINA.–715 eredua, PFEZaren atxikipenak, lan etekinengatik, enpresa, lanbide, nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintza jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta egozpen batzuengatik (PDFa).
II. ERANSKINA.–715/745 EREDUAREN ARABERA IGORRI BEHARREKO AUTOLIKIDAZIOEN FITXATEGIEK JARRAITU BEHARREKO ERREGISTROEN DISEINUAK
0. motako erregistroa
Aurkezlea.
IDAZGUNEAK | IZAERA | EREMUEN DESKRIPZIOA | |
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA | |
"0" (zero) konstantea | |||
2-4 | Alfanumerikoa | AURKEZTEKO EREDUA | |
"715 edo 745" konstantea | |||
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA | |
Euskarrian sartutako aitorpenen zergaldiari dagozkion lau zifrak | |||
9-17 | Alfanumerikoa | AURKEZLEAREN IFZa | |
Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira | |||
18-57 | Alfabetikoa | AURKEZLEAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA | |
1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da | |||
58-109 | Alfanumerikoa | ZURIUNEZ BETETZEKOA | |
110-157 | Zenbakizkoa | EUSKARRIAN DAUDEN ERREGISTROEN KONTAGAILUAK | |
110-117 | 1. motako erregistroen kopurua | ||
118-125 | 2. motako erregistroen kopurua | ||
126-133 | 3. motako erregistroen kopurua | ||
134-141 | 4. motako erregistroen kopurua | ||
142-149 | 5. motako erregistroen kopurua | ||
150-157 | 6. motako erregistroen kopurua | ||
158 | Alfabetikoa | AURKEZTEKO MODUA | |
"T": telematikoa | |||
159-207 | Alfanumerikoa | HARREMANETARAKO PERTSONA | |
Eremu hau bitan banatzen da: | |||
159-167 | TELEFONOA. Zenbakizkoa, 9 idazgunekoa | ||
168-207 | Deiturak eta izena. 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da | ||
208-237 | Alfabetikoa | ZURIUNEZ BETETZEKOA | |
238-250 | Alfanumerikoa | LAGUNTZA PROGRAMAREN BERTSIOA. Eremu hau Ogasunaren laguntza programek betetako aurkezpenetarako baino ez da. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da | |
1. motako erregistroa
Aitortzailea.
IDAZGUNEAK | IZAERA | EREMUEN DESKRIPZIOA | |
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA | |
"1" (bat) konstantea | |||
2-4 | Alfanumerikoa | AURKEZTEKO EREDUA | |
"715 edo 745" konstantea | |||
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA | |
Aitorpenari dagokion zergaldiaren lau zifrak | |||
9-11 | Zenbakizkoa | ALDIA | |
9-9 | AITORPENARI DAGOKION HIRUHILEKOA. Balioak: 1, 2, 3, edo 4 | ||
10-11 | HIRUHILEKOA: 00 balioak (zeroak) (Adibidez: 100, 200, 300, 400) HILABETEA: 1, 2, 3, 4... balioak (Adibidez: 101, 102, 103, 204, 412) | ||
12-17 | Zenbakizkoa | ZEROZ BETETZEKOA | |
18-26 | Alfanumerikoa | AITORTZAILEAREN IFZa | |
Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira | |||
27-66 | Alfabetikoa | AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA | |
Pertsona fisikoa bada, hauek idatziko dira: lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izena osorik, nahitaez hurrenkera horretan. Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe | |||
67-80 | Zenbakizkoa | ZEROZ BETETZEKOA | |
81 | Alfabetikoa | AURKEZTEKO MODUA | |
"T": telematikoa | |||
82-130 | Alfanumerikoa | HARREMANETARAKO PERTSONA | |
Eremu hau bitan banatzen da: | |||
82-90 | TELEFONOA: zenbakizkoa, bederatzi idazgunekoa | ||
91-130 | DEITURAL ETA IZENA: aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da | ||
131-143 | Zenbakizkoa | ZEROZ BETETZEKOA | |
144 | Alfabetikoa | ZURIUNEZ BETETZEKOA | |
145 | Alfabetikoa | AITORPEN ARRUNTA, ORDEZKOA EDO OSAGARRIA | |
Aitorpen arruntak: bete gabe utziko da | |||
Ordezko aitorpenak: ''S'' bat jarriko da | |||
Aitorpen osagarriak: "C" bat jarriko da | |||
146-158 | Zenbakizkoa | ORDEZTUAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA | |
Eremu honetan idatziko da, baldin eta ordezko aitorpena bada, ordeztu den aitorpenaren frogagiriaren zenbakia | |||
159-178 | Zenbakizkoa | BANKU-KONTUA, ITZULKETA ETA ORDAINKETETARAKO | |
Itzulketa edo ordainketaren tramitazioa eskatzen bada, banku-kontua adierazi beharko da. Beste edozein kasutan, zeroz betetzen ahalko da | |||
179 | Zenbakizkoa | ORDAINKETA OGASUNAREN BIDEZ TRAMITATZEKO ESKAERA | |
Balioak: | |||
0 | Adierazten du ordainketa tramitatzeko eskaerarik ez dela egin | ||
1 | Soilik "ordaintzeko" ateratzen diren aitorpenetan. Eskatzen da Ogasunak tramita dezala banketxearekin ordainketa online egitea, aurkezlea aitortzailea denean | ||
2 | Soilik "ordaintzeko" ateratzen diren aitorpenetan. Eskatzen da Ogasunak tramita dezala banketxearekin ordainketa online egitea, aurkezpena ordezkariaren bidez egiten denean, ordezkatuaren (aitortzailea) titulartasuneko kontu bat adierazita | ||
3 | Soilik "ordaintzeko" ateratzen diren aitorpenetan. Eskatzen da Ogasunak tramita dezala banketxearekin ordainketa online egitea, aurkezpena ordezkariaren bidez egiten denean, ordezkariaren titulartasuneko kontu bat adierazita | ||
4 | Ordainketa-agindua epearen azken egunean. Soilik "ordaintzeko" ateratzen diren aitorpenetan. Eskatzen da Ogasunak tramita dezala banketxearekin ordainketa online egitea, aurkezlea aitortzailea denean | ||
5 | Ordainketa-agindua epearen azken egunean. Soilik "ordaintzeko" ateratzen diren aitorpenetan. Eskatzen da Ogasunak tramita dezala banketxearekin ordainketa online egitea, aurkezpena ordezkariaren bidez egiten denean, ordezkatuaren (aitortzailea) titulartasuneko kontu bat adierazita | ||
6 | Ordainketa-agindua epearen azken egunean. Soilik "ordaintzeko" ateratzen diren aitorpenetan. Eskatzen da Ogasunak tramita dezala banketxearekin ordainketa online egitea, aurkezpena ordezkariaren bidez egiten denean, ordezkariaren titulartasuneko kontu bat adierazita | ||
7 | Ordaintzeko modua bankuko kontu batean helbideratuta. Soilik "ordaintzeko" ateratzen diren aitorpenetan. Adierazten du eskatu dela Ogasunak tramita dezala banketxearekin helbideratzearen bidezko ordainketa | ||
Ordainketa Ogasunaren bidez tramitatzea aukeratzen bada, aurretik emandako banku-kontua hautatutako tramitazio modalitatea onartzen duen banketxe batekoa izan beharko da. Bestela, fitxategia balioduna izanen da bertan jasotako aitorpenari dagokionez, baina ordainketa-agindua ez da tramitatuko | |||
180-201 | Alfanumerikoa | ZURIUNEZ BETETZEKOA | |
202-209 | Zenbakizkoa | ZEROZ BETETZEKOA | |
210-211 | Alfanumerikoa | ESTATU-KODEA IBAN | |
212-213 | Alfanumerikoa | KONTROL-KODEA IBAN | |
214-222 | Alfanumerikoa | ZURIUNEZ BETETZEKOA | |
223-232 | Alfanumerikoa | BANKU-KONTUAREN GAINERAKOA (Espainiakoa ez bada) Bestela zuriunez beteko da | |
233-237 | Alfanumerikoa | ZURIUNEZ BETETZEKOA | |
238-250 | Alfanumerikoa | LAGUNTZA PROGRAMAREN BERTSIOA Eremu hau Ogasunak garatutako laguntza programa ofizialek betetako aurkezpenetarako baino ez da. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da | |
2. motako erregistroa
Aitorpenaren zenbakizko datuak.
IDAZGUNEAK | IZAERA | EREMUEN DESKRIPZIOA | |
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA | |
"2" (bi) konstantea | |||
2-26 | Alfanumerikoa | 1. motako erregistroko 2tik 26ra bitarteko idazguneak | |
27-46 | Alfanumerikoa | LAUKITXOA, IKURRA ETA ZENBATEKOA Eremu honetan autolikidazioaren datu ekonomikoak adierazi behar dira Eremu hau hirutan banatzen da: | |
27-30 | INPRIMAKIKO LAUKIAREN KODEA Zenbakizkoa, 4 idazgunekoa. Ezkerraldean zeroz beteta | ||
31 | BALIOAREN IKURRA. Positiboa bada, zuriz, eta negatiboa bada, "N" | ||
32-46 | BALIOA. Zenbakizkoa, 15 idazgunekoa. Punturik eta koma dezimalik gabe grabatuko da, eskuinaldean lerrokatuta. Zati dezimala eskuinaldean zeroz osatuko da datuari dagozkion dezimal guztiak bete arte. Osoko zatia zeroz osatuko da ezkerraldean | ||
47-226 | Alfanumerikoa | LAUKITXOA, IKURRA ETA BALIOA Bederatzi errepikapen 27-46 idazguneetako informazioa emateko adierazitako egitura bera erabiliko da 47-66, 67-86, 87-106, 107-126, 127-146, 147-166, 167-186, 187-206, 207-226 idazguneetan Baliorik badago, bete beharreko laukitxoen zerrenda | |
227-250 | Alfabetikoa | ZURIUNEZ BETETZEKOA | |
3. motako erregistroa
Aitorpenaren datu alfanumerikoak.
IDAZGUNEAK | IZAERA | EREMUEN DESKRIPZIOA | |
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA | |
"3" (hiru) konstantea | |||
2-26 | Alfanumerikoa | 1. motako erregistroko 2tik 26ra bitarteko idazguneak | |
27-80 | Alfanumerikoa | LAUKITXOA ETA DATUAREN XEHETASUNA Eremu hau bitan banatzen da: | |
27-30 | INPRIMAKIKO LAUKIAREN KODEA. Zenbakizkoa, 4 idazgunekoa. Ezkerraldean zeroz beteta | ||
31-80 | DATUAREN XEHETASUNA. Alfanumerikoa, 50 idazgunekoa. Eremu honetan autolikidazioaren datu alfanumerikoak adierazi behar dira. Ezkerraldean lerrokaturik grabatuko dira eta eskuinaldean zuriunez beterik | ||
81-188 | Alfanumerikoa | LAUKITXOA ETA DATUAREN XEHETASUNA. BI ERREPIKAPEN 27-80 idazguneetako informazioa emateko adierazitako egitura bera erabiliko da 81-134, 135-188 idazguneetan. Bete beharreko laukitxoen zerrenda datuaren xehetasuna baldin badago | |
189-250 | Alfabetikoa | ZURIUNEZ BETETZEKOA | |
Laukitxoen zerrenda.
DATUA | LAUKITXOA | MOTA | LUZERA | BALIOZKOTZEA | ERREGISTROA | EDUKIA |
Helbide elektronikoa | 9000 | A | 50 | Nahitaezkoa | 3 | |
Sartu beharreko diru-kopurua | 1 | T | 15 | Nahitaezkoa | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
Iragarkiaren kodea: F2604011
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
