2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Kudeaketa-esleipena egitea Burlatako Udalari, euskarako teknikarien kontratazio-zerrenda bat sortzeko
Sakanako Mankomunitateak, 2026ko urtarrilaren 29an egindako batzar orokorrean, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hitzarmen bat onestea Sakanako Mankomunitateak Burlatako Udalari egindako kudeaketa-esleipena gauzatzeko. Esleipen horren bidez, euskara teknikarien eginkizunak betetzeko izangaiak hautatzeko probetarako deialdia eginen da, eta, orobat, deialditik datorren zerrenda kudeatuko da, erakunde sinatzaileek teknikariok kontrata ditzaten horretarako premia dutenean.
2. Sakanako Mankomunitateak lehendakariari ahalmena ematea aipatutako hitzarmena sinatzeko, mankomunitatearen izenean eta hura ordezkatuz, baita hitzarmena gauzatzeko beharrezkoak diren egintza eta izapide guztiak ere.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin bat.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lakuntzan, 2026ko otsailaren 19an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2604085