2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, herritarren partaidetzako teknikariaren plaza bat betetzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko martxoaren 16an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Behin amaiturik Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko herritarren partaidetzako teknikariaren plaza bat oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko abenduaren 16an hartutako erabaki bidez onetsi zen, eta 2025eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3koan, argitaratu zen-, eta bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa, honako hau
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, herritarren partaidetzako teknikariaren lanposturako, honako hau:
IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
FLORENCIO LUQUI IRIBARREN | 1-209500-4 | FUNTZIONARIOA |
2. Izendatutakoak 2026ko apirilaren 20an hartu beharko du plazaren jabetza.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratu dadila.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko martxoaren 16an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2604196