1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, 2025eko irailaren 10ean argitara emandako Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 487/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onesten dira jarraibide batzuk, arautuko dutenak, 2025-2026 ikasturterako, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasgelen antolaketa eta funtzionamendua, eta ikastetxe publiko baimenduetan Helduen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak emateko modua, hala modalitate presentzialean nola urrutikoan, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan.
Iragarki honen bidez jakinarazten da María Brigida Gómez Liberal andreak errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 487/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen hori 2025eko irailaren 10ean argitaratu zen.
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2026ko martxoaren 6an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2603759