62. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

129E/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko "BESS Basoilarra", "BESS Beltzarana", "BESS Giloia", "BESS Txilinporta", "BESS Ugatza" eta "BESS Mirotz" instalazioen ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baita, barne hartuta SET-Txilinporta 30kV/220kV izeneko azpiestazio handitzaile bateratua eta REEren Orkoien 220kV transformazio azpiestazio elektrikoraino energia ateratzeko gainerako azpiegiturak. Instalazio horien sustatzaileak dira Efelec Energy SL, Samuroci 2020 SL, Start Here & Now SL, Integral Energy Management SL, Adadie 2O2O SL eta No Time 4 Boring SL, hurrenez hurren, hemendik aitzina, sustatzaileak.

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura hasteko, Nafarroako Gobernuaren Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak, organo eskudun gisa, ingurumen-azterketa bidali dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko "BESS Basoilarra", "BESS Beltzarana", "BESS Giloia", "BESS Txilinporta", "BESS Ugatza" eta "BESS Mirotz" instalazioen inguruan, barne hartuta SET-Txilinporta 30kV/220kV izeneko azpiestazio handitzaile bateratua eta REEren Orkoien 220kV transformazio azpiestazio elektrikoraino energia ateratzeko gainerako azpiegiturak. Instalazio horien sustatzaileak dira EFELEC ENERGY SL, SAMUROCI 2020 SL, START HERE & NOW SL, INTEGRAL ENERGY MANAGEMENT SL, ADADIE 2O2O SL eta NO TIME 4 BORING SL, hurrenez hurren, hemendik aitzina, sustatzaileak.

Proiektuen ezaugarrien arabera, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskinaren 4. taldean eta n) letran jasota daude, baita gerora egindako aldaketak kontuan hartuta ere. Beraz, lege horretan xedatutakoaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura bete behar da.

1.–Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura izapidetzea.

2025eko azaroan, sustatzaileek baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko "BESS Basoilarra", "BESS Beltzarana", "BESS Giloia", "BESS Txilinporta", "BESS Ugatza" eta "BESS Mirotz" instalazioen proiektuak aurkeztu zizkioten organo eskudunari, barne hartuta SET-Txilinporta 30kV/220kV izeneko azpiestazio handitzaile bateratua eta REEren Orkoien 220kV transformazio azpiestazio elektrikoraino energia ateratzeko gainerako azpiegiturak, hori guztia Orkoien udalerrian; eta espediente guztiak izapidetzeko eskatu zuten.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jasotako dokumentazioari buruzko kontsultak egin zituen eta proiektua jendaurrean jarri zuen, iragarkia argitaratuta 2026ko urtarrilaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (8. zk.). Orobat, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua abiaraztea helburu, proiektu berriaren dokumentazioa bidali zion Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari.

21/2013 Legearen 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Ingurumen Ebaluaziorako Atalak kontsulta egin zien proiektuak ukitzen dituen administrazio publikoei eta interesdunei, oharrak edota iradokizunak egin zitzaten, haien eskumeneko gaiei buruz.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluak ezartzen du ingurumen organoak ebazpen arrazoitua emanen duela aipatu Legearen III. eranskinaren irizpideen arabera argitzeko ea proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta bete behar duen, edo ingurumen-inpaktuaren txostena eman behar den, txosten honetan ezartzen diren baldintzetan.

Aurkeztutako dokumentazioan ingurumen gaiei buruzko dokumentu bat dago, bat datorrena Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan zehazten denarekin.

2.–Proiektuen deskribapena.

Baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko sistemak dira, biltegiratze elektrokimikoan oinarrituta. Horien helburua da sarearen malgutasuna lortzen laguntzea; energia biltegiratuko dute ekoizpen handiko uneetan, eta sarera isuriko dute eskaririk handiena dagoenean.

6 bateria-multzo izapidetuko dira ("BESS Basoilarra", "BESS Beltzarana", "BESS Giloia", "BESS Txilinporta", "BESS Ugatza" eta "BESS Mirotz"), SET-Txilinporta 30kV/220kV izeneko azpiestazio handitzaile bateratu berri batekin konektatuta. Azpiestazio hori aipatutako multzoen ondoan dago, Orkoiengo 1. poligonoaren 1579 lurzatian. 6 bateria-multzoek eta SET-Txilinporta 30kV/220kV instalazioak hartzen duten azalera hesitua 0,3 hektareakoa da, eta hesiaren perimetroa 480 metrokoa da. Bateria-multzo bakoitzetik aipatutako transformazio azpiestazio elektrikoraino (SET) 30 kV-ko lurpeko linea elektrikoen bidez ateratzen da energia, eta handik Orkoien 220kV transformazio azpiestazio elektrikora (REE) eramaten da, 220 kV-ko eta 1.120 metro luzeko lurpeko linea elektrikoen bidez, hori guztia Orkoien udalerrian.

Ez da aurreikusten sarbiderik eraikitzea edo hobetzea, lehendik dagoen sareak nahikoa ezaugarri baititu makinak ezarpen-areara iristeko; sarbidea Gurutzetxuriko enpresa-parkeko kale batetik eginen da, eta kale hori, era berean, PA30 autobidetik Orkoien herrira sartzeko errepidetik abiatzen da.

3.–Espedientearen azterketa teknikoa eta proiektuaren eragin nagusien tratamendua.

–Alternatiben azterketa:

Aurkeztutako ingurumen-dokumentuak barne hartzen du alternatiben analisi bat, 0 alternatiba eta instalazioa jartzeko balizko hiru kokaleku jasotzen dituena, guztiak ere potentzialki bideragarriak. Sustatzaileak ez du alternatiba hori onartzen, uste baitu ez duela klima-aldaketaren aurkako borroka babesten, zeinak hainbat jarduketa-ildo definitzen baititu eta energia berriztagarriak bultzatzen baititu.

Beste hiru aukerei dagokienez, horietako bi lehorreko zerealak landatzen dituzten nekazaritza-lur lauetan egiten dira, antzeko ingurumen ezaugarriak dituztenetan, eta hirugarrena hiri-lurretan, irizpide anitzeko azterketa bat egiten da, alderdi teknikoak, ingurumenekoak eta sozialak kontuan hartuta. Horren ondoren, ondorioztatu da 2. aukera —hiri-lurretan kokatua— dela egokiena proiektua ezartzeko, ingurumenean duen eragin txikia dela eta.

–Geomorfologia eta lurzoruak:

Lurzoruaren gaineko inpakturik nabarmenena eraikuntza fasean gertatuko da, lurrean aldaketak eginen baitira eta higatzeko arriskua handitu eginen baita lur-mugimenduen eta landare-estalkia kentzearen ondorioz, batez ere eremu maldatsuetan.

Hala ere, ingurumen-dokumentuaren arabera, bateria-multzoen eta SET-Txilinporta 30kV/220kV instalazioaren esparruak proiektatzen diren eremua egokia da eraikitzeko, aldez aurretik egokitu gabe, malda lauak dituen lursail urbanizatu baten gainean proiektatzen baitira. Energia ateratzeko linea proiektatu den lursailean, nagusiki, % 3 baino malda txikiagoa duten lurzoruak dira nagusi, eta, gainera, trazaduraren zati bat lehendik dagoen kanalizazio baten bidez igarotzen da. Ez da beharrezkoa sartzeko biderik eraikitzea, daudenak aprobetxatzen baitira. Horregatik guztiagatik, lur-mugimenduak minimoak izanen dira, eta sortutako aldaketa geomorfologikoak oso txikiak dira.

–Flora eta landaredia:

Inpaktu nagusiak obren fasean izanen dira: ukitutako azalera guztietan landare-estalkiak alterazioa izanen du eta obra eremuaren ondoko inguruetan landaredia degradatu eginen da.

Hala ere, ingurumen-dokumentuaren arabera, lurzatia industrialde batean dagoenez, bateria-multzoak eta transformazio azpiestazio elektrikoa (SET) ezartzeko eremua landaretzarik gabe mantentzen da, eta, beraz, inpaktua oso txikia da. Hori adierazgarriagoa da energia ateratzeko linearen zangetan, baina, nolanahi ere, landaredi bakarra belarra eta zuhaixkak izanen dira, linea igarotzen den errepideen ondoan egon daitezkeenak; beraz, inpaktu hori ere oso txikia da.

–Fauna, eta faunaren aldetik interesa duten guneak:

Ingurumen-gaiei buruzko dokumentuan, proiektuak eragindako laukietan aipatutako espezieen inbentario bibliografikoa jaso da, lehorreko espezieen Espainiako inbentarioaren arabera, aldeko 10 kilometrorekin, UTM koordenatu-sistemaren proiekzio kartografikoaren arabera. Inbentario horretan 173 ornodun espezie aipatzen dira: % 70 hegaztiak, % 18 ugaztunak, % 5 anfibioak eta % 7 narrastiak. Hala ere, espezie horietako gehienak ez dira normalean aukeratutako kokalekuan bizi.

Biltegiratzeko instalazioa ez denez handia, energia ateratzeko linea erabat lurpekoa denez, eta oso eremu antropizatua denez (bide eta elektrizitate-azpiegitura ugari dituen industrialdea), soinu- eta argi-inpaktua duena eta abar, sustatzaileek uste dute inpaktua ez dela esanguratsua.

Paisaia eta kutsadura akustikoa:

Aztergai den eremua oso antropizatuta dago, hainbat arrazoirengatik: linea elektrikoak; industria nabe handiak; biztanlegunetik hurbil dago; errepideak, horietako batzuk garrantzi handikoak (A-15, NA-700 eta PA-30), egunero horietan ibiltzen den ibilgailuen kopuru handiagatik; eta abar. Horrek zarata handia, isuri atmosferikoak eta paisaiaren aldaketa dakartza, eta proiektuaren ekarpen gehigarria ez da oso esanguratsua.

4.–Proposamena.

Beraz, aurkeztutako dokumentazioa eta proiektua gauzatu, ustiatu eta desmuntatzearen ondoriozko ingurumen inpaktua aztertuta, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak txostena eman du, eta adierazi ezen, kontsulten emaitza kontuan hartuta eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen III. eranskinean horri buruz jasotzen diren irizpideetan oinarrituta, ez dela haren ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazio arruntaren izapidea hasi behar, eta aurreikusten dela proiektuaren ingurumen-inpaktua bateragarria izanen dela ingurune hartako naturaren balioekin; horrenbestez, ingurumen inpaktuaren aldeko txostena ematea proposatzen du baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko "BESS Basoilarra", "BESS Beltzarana", "BESS Giloia", "BESS Txilinporta", "BESS Ugatza" eta "BESS Mirotz" instalazioen proiekturako, barne hartuta SET-Txilinporta 30kV/220kV izeneko azpiestazio handitzaile bateratua eta REEren Orkoien 220kV transformazio azpiestazio elektrikoraino energia ateratzeko gainerako azpiegiturak. Hori guztia, baldin eta proiektua gauzatzean betetzen badira entregatutako dokumentuetan proposatutako neurriak, txosten honetan jasotako zehaztapenez gain. Zehaztapen horiek proiektuaren baimen substantiboan txertatuko dira.

Ingurumen-ebaluazio sinplifikatuaren prozedura modu egokian bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua; eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko "BESS Basoilarra", "BESS Beltzarana", "BESS Giloia", "BESS Txilinporta", "BESS Ugatza" eta "BESS Mirotz" instalazioen proiektuak, barne hartuta SET-Txilinporta 30kV/220kV izeneko azpiestazio handitzaile bateratua eta REEren Orkoien 220kV transformazio azpiestazio elektrikoraino energia ateratzeko gainerako azpiegiturak, ez du eragin nabarmenik izanen ingurumenean, ingurumen-inpaktuaren txosten honetan ezarritakoaren arabera, eta, beraz, ez da egin behar 21/2013 Legearen II. tituluaren I. kapituluaren 1. atalean jasotako ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta.

2. Aurrekoa gorabehera, proiektua baimentzeak berekin dakar baldintza hauek bete beharra:

–Ondare arkeologikoaren gaineko ukipenei dagokienez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren aldeko txostena lortu beharko da obrak egiten hasi aurretik.

Lanak egin bitartean lur azpian aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, ordura arte ezezaguna, sustatzaileari gogorarazi behar zaio legezko betebeharra duela horren berri berehala emateko Nafarroako Gobernuaren Ondare Historikoaren Zerbitzuari.

– Istripu-arriskuari dagokionez, Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuaren aldeko txostena lortu beharko da.

–Materialak pilatzeko eremuak eta makinentzako parkeak nekazaritzako lursailetan edo gune antropizatuetan jarriko dira, eta inola ere ez dira paratzen ahalko landaredia naturalak estalitako eremuetan.

–Lanak egin bitartean katalogo nazional edo autonomikoetan arriskuan dagoelako jasotzen den espezieren baten presentzia detektatzen bada, lanek kaltetuko luketena, berehala jakinaraziko zaio Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, eta hark xedatzen duena bete beharko da.

–Argi puntuak ezinbesteko gutxienekora mugatuko dira, eta, ahal den guztietan, eragozpenak sortzeko arriskua dakarten guneetatik urrun jarriko dira. Argi kutsadura minimizatzen duten argiak erabiliko dira, intentsitate txikikoak, eta gainaldean estalkia dutenak, ahalik eta argi gutxien igortzeko gorantz.

–Ingurumen arloko integrazioa:

  • Lanak hasi aurretik, zehaztu eginen dira lan eremuak, makinak pasatzeko eremuak eta materialak biltzekoak. Landaredi naturala ahalik eta gutxien ukitzeko, lan eremua ahalik eta txikiena izanen da, eta eraginik jaso ezin duten eremuak balizatuko dira.
  • Lurra kendu edo hondeatu aitzinetik, obrek aldi baterako nahiz iraunkorki eragindako azalera guztietatik landare-lurra kenduko da, gutxienez 20 cm-ko sakonerako profil batean. Material hori propio horretarako hautatutako guneetan metatuko da, 1,5 metrotik beherako altuera duten kabailoiak osatuz, geroago lehengoratze lanetan berrerabiltze aldera.
  • Lur mugimenduetako soberakinak ahal bezainbeste aprobetxatzeko eta obra horretan bertan erabiltzeko ahalegina eginen da. Lur soberakinak, halakorik izanez gero, hondakinen kudeatzaile baimendu batek kudeatu beharko ditu.
  • Obrak bukatutakoan, behin-behineko instalazioak desmuntatu eta kenduko dira, eta okupatu den eremu osoko obra-hondarrak garbituko dira, hondakinak indarreko legediaren arabera kudeatuz.
  • Obrek eragindako gainazal guztiak, behin-behinean bada ere, behar bezala leheneratu beharko dira, aurreko egoera eta erabilera berreskura dezaten. Gainazalak irauli eginen dira, ereiteko prestatuko dira eta tokian tokiko hazi autoktonoekin batera ereinen dira, gauzatuko den jarduerarekin bateragarriak izanen direnak. Lanak egin bitartean landare-lurreko geruza kendu edo kaltetu bada edo halako geruzarik ez bada, belarra erein baino lehen landare-lurrez estaliko da gainazala, gutxienez 20 cm-ko geruza batekin; geruza hori aurretik behar bezala erauzi eta metatu behar da. Lanak bukatu eta hurrengo sei hilabeteetan berrezarri behar da landaredia.

–Sustatzaileak zerbaiten berri eman behar badio Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari, mezu elektronikoa bidaliko dio Iruñeko Koordinazio Unitateari (gmapamplona@navarra.es).

–Txosten honek ez du sustatzailea salbuesten indarrean dagoen legediaren arabera beharrezkoak diren beste baimen batzuk eskuratzetik.

3. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.5 artikuluan ezarritakoarekin bat, ingurumen txostenaren aurka ez da inolako errekurtsorik paratzen ahalko, deusetan galarazi gabe proiektua onetsi zuen xedapen orokorraren aurka bide judizialean jartzen ahal direnak, hala badagokio.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Ingurumena Zaintzeko Taldeari (Iruñeko Koordinazio Unitatea) igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 9an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2603902