62. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

154/2026 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira funtsezko zerbitzuak eta ezartzen baitira gutxieneko zerbitzuak Nafarroako Justizia Administrazioaren esparruan, 2026ko martxoaren 17rako egindako greba-deialdiak direla eta.

ELA, LAB, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek, batetik, eta CGT-LKN, CNT eta Asociación sindical Solidari sindikatuek, bestetik, 2026ko martxoaren 17ko lanaldian greba orokorra egiteko deia egin dute. Greba horrek eragina izanen du Nafarroako Foru Komunitatearen eremu geografikoaren barruan ezarritako enpresa eta erakunde guztietako langile eta enplegatu publiko guztiek betetzen dituzten lan- eta funtzionario-jarduera guztietan, zein den ere langile horien enpresa edo administrazioen eremua.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluak greba egiteko eskubidea aitortzen die langileei, beren interesak defenda ditzaten; hala ere, gizartearentzako ezinbesteko zerbitzuei eutsiko zaiela bermatu beharko da.

Bestalde, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatutako Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 496.d) artikuluak ezartzen duenez, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileek greba-eskubidea baliatzeko, Estatuko legeria orokorrean funtzionario publikoentzat ezarritakoari jarraituko zaio, eta Justizia Administrazioaren ezinbesteko zerbitzuei eutsiko zaiela bermatuko da betiere.

Greba-deialdi horrek ekarriko duen egoera ikusirik, zeinak eragina izanen baitu Justizia Administrazioko kidego orokorretako langileek eta auzitegi-medikuen kidego bereziko langileek Nafarroako Foru Komunitatearen eskumeneko lurraldean egiten dituzten jarduera guztietan, bidezkoa da neurriak hartzea esparru horretan funtsezko zerbitzuak bermaturik egon daitezen; horretarako gutxieneko zerbitzu batzuk ezarriko dira, zeinak, greba eskubidearen edukia ahalik eta gutxien mugatuta, behar bestekoak izanen baitira Justizia Administrazioaren jarduna bermatzeko halako arloetan non etenak ezin konponduzko kalteak eragin baititzake herritarren eskubide eta interesetan.

Aurreko guztia kontuan harturik, eta bat etorriz Lan Harremanei buruzko martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluarekin, Justizia Zuzendaritza Nagusiak ebatzi du funtsezko zerbitzuak zehaztea eta funtsezko zerbitzu horietan arreta emateko behar diren gutxieneko zerbitzuak finkatzea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumen esparruan.

Azaldutakoaren ondorioz, Langileria Batzordeari entzun ondoren, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileriaren arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak esleitutako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde esparruko Justizia Administrazioan honako hauek izanen dira funtsezko zerbitzuak 2026ko martxoaren 17an, egun horretan greba orokorrerako deialdia egin baita:

a) Guardiako zerbitzua: guardia zerbitzuan ari diren izapidetze zerbitzu erkideetako zigor arloetan, fiskaltzan eta Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuan, guardiako zerbitzua ematen ari direnean, guardiako zerbitzua egiten duten langile guztiek egon beharko dute, kontuan harturik nolako gaiak izapidetzen dituzten eta horiek ebazteko izaten den presa.

b) Kautelazko edo behin-behineko neurriak, oinarrizko eskubideei eragiten dietelako eta berehala ebatzi behar direlako.

c) Zigor arloko ahozko epaiketak, edo presoren bat tartean dagoen beste edozein egintza edo agerraldi, askatasunaz gabetzeko egoeren ebazpena ez atzeratzeko.

d) Erregistro Zibilaren arloan, ehorzketa-lizentziak eta epea bukatzen zaien erregistroko inskripzioak (jaiotzak, heriotzak, ezkontzak).

e) Genero-indarkeriaren arloko jarduketak. Genero-indarkeriaren arloan eskumenak dituzten izapidetze zerbitzu erkideek giza baliabide egokiak izan beharko dituzte biktimei ezinbesteko edozein arreta bermatzeko.

f) Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen II. liburuko II. tituluko XI. kapituluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen V. tituluko I. kapituluan aipatutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak babesteko prozedurak.

g) Presako gaiak erregistratzea eta organo judizialei banatzea.

h) Adingabe batek edo gaitasuna judizialki aldatua duen pertsona batek parte hartu behar duen jardun prozesalei arreta ematea.

j) Abian diren hauteskundeek eragindako jardun judizialak.

2. Hauek izanen dira Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidego orokorretako eta auzitegi-medikuen kidego bereziko langileen gutxieneko zerbitzu presentzialak, grebak irauten duen bitartean Nafarroako Foru Komunitatean funtsezko justizia-zerbitzua emanen dela bermatzeko:

ORGANO JUDIZIALA

KUDEAKETA

IZAPIDETZEA

LAGUNTZA

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Izapidetze Zerbitzu Erkidea

3

3

Gobernuko Idazkaritza

Kudeak. edo Izapid. langile bat

Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Erkidea

2

2

Izapidetze Zerbitzu Erkidea, Arlo Zibila, Familiarena, Haurrena eta Gaitasunarena

4

12

Izapidetze Zerbitzu Erkidea, Lanaren, Administrazioarekiko Auzien eta Merkataritzaren Arloa

4

8

Izapidetze Zerbitzu Erkidea, Zigor Arloa

7

11

Iruñeko Guardia Zerbitzua

Guardiako langile guztiak

Betearazpen Zerbitzu Erkidea, Arlo Zibila, Lan Arloa eta Administrazioarekiko Auzien Arloa

8

3

Betearazpen Zerbitzu Erkidea, Zigor Arloa

5

1

Zerbitzu Erkide Orokorra, Zerbitzu Orokorren Arloa

1

1

Zerbitzu Erkide Orokorra, Jakinarazpen Egintzen Arloa

1

1

Zerbitzu Erkide Orokorra, Laguntza Judizialetan Sostengua Emateko Arloa

18

Iruñeko Erregistro Zibila

1

1

1

Tuterako Izapidetze Zerbitzu Erkidea

5

5

Tuterako Zerbitzu Erkide Orokorra

1

1

1

Tuterako Erregistro Zibila

Kudeak. edo Izapid. langile bat

Tuterako Guardia Zerbitzua

Guardiako langile guztiak

Lizarrako Izapidetze Zerbitzu Erkidea

1

1

1

Lizarrako Erregistro Zibila

Kudeak. edo Izapid. langile bat

Lizarrako Guardia Zerbitzua

Guardiako langile guztiak

Tafallako Izapidetze Zerbitzu Erkidea

1

1

1

Tafallako Erregistro Zibila

Kudeak. edo Izapid. langile bat

Tafallako Guardia Zerbitzua

Guardiako langile guztiak

Agoizko Izapidetze Zerbitzu Erkidea

1

1

1

Agoizko Erregistro Zibila

Kudeak. edo Izapid. langile bat

Agoizko Guardia Zerbitzua

Guardiako langile guztiak

Udalerrietako justizia bulegoak eta bulegoen elkartzeak

Funtzionario bat udalerriko justizia bulego bakoitzeko

Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutua

Guardiako auzitegi-medikuak, gehi izapidetze arloko langile bat eta laguntza arloko langile bat

Iruñeko Fiskaltza

1

3

1

Tuterako Fiskaltza

1

Iragarritako grebak irauten duen bitartean Justizia Administrazioaren funtzionamenduan sor daitezkeen gorabeheren arabera aldatzen ahalko dira gutxieneko zerbitzu horiek, Langileria Batzordeari entzun ondoren.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Langileria Batzordeari, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzuko zuzendaritzari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzari, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzari eta Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Atariko www.justicia.navarra.es helbidean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2026ko martxoaren 12an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: F2604073