62. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

39/2026 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak emana, zeinaren bidez ebazten baita 2025eko deialdi hau: gaitasun-probak, Nafarroako Foru Komunitateko ikuskizun publikoetan eta aisiako jardueretan sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza eskuratzeko.

Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 8753E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2025eko deialdi hau: gaitasun-probak, Nafarroako Foru Komunitateko ikuskizun publikoetan eta aisiako jardueretan sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza eskuratzeko. Deialdi hori 2025eko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 12koan.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 1eko 1023E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, deialdi honetan: gaitasun-probak, Nafarroako Foru Komunitateko ikuskizun publikoetan eta aisiako jardueretan sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza eskuratzeko.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 29ko 1114E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, deialdi honetan: gaitasun-probak, Nafarroako Foru Komunitateko ikuskizun publikoetan eta aisiako jardueretan sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza eskuratzeko.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 10eko 1138E/2025 Ebazpenaren bidez, akats bat zuzendu zen urriaren 29ko 1114E/2025 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, 2025eko deialdi honetan: gaitasun-probak, Nafarroako Foru Komunitateko ikuskizun publikoetan eta aisiako jardueretan sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza eskuratzeko.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 30eko 94E/2026 Ebazpenaren bidez, hamar egun balioduneko epea ezarri zen izangaiek froga zezaten deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela.

Era berean, deialdiaren 8. oinarriak ezartzen duenez, aurreko izapidea bete ondotik, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak ebazpen bat emanen du gai gisa kalifikatutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, dagokion gaikuntza ziurtagiria eman dadin.

Hortaz, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak 2026ko martxoaren 6an egindako proposamena aztertu ondotik, eta eskuordetuta dagozkidan eginkizunak erabiliz (oinarri hartuta Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 1771E/2024 Ebazpenean ezarritakoa, haren bidez Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren esku uzten baita langileriaren eta kontratazio publikoaren arloko zenbait eskudantziaren erabilera), kontuan izanik Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 8753E/2025 Ebazpenean jasotako deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Ebaztea 2025eko deialdi hau: gaitasun-probak, Nafarroako Foru Komunitateko ikuskizun publikoetan eta aisiako jardueretan sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza eskuratzeko. Eta, hala, "gai" deklaratzea ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako izangaiak, deialdian ezarritako gaitasun-probak gainditu eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela frogatu badute.

2. Prozeduratik baztertzea ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako izangaiak; izan ere, gaitasun-probak gainditu badituzte ere, ez dute frogatu beharrezko baldintzak betetzen dituztela, eta ezin dute gaikuntza eskuratu. Beraz, haien jarduketa guztiak baliogabetu dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, dagozkion banakako gaikuntza ziurtagiriak ematea; hain zuzen ere, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atalera igorriko dira, behar den identifikaziorako bereizgarria eman dezan.

4. Ziurtagiri horrek bost urteko indarraldia izanen du, egiten den unetik hasita, eta hura berritzeko, berriro ere frogatu beharko da deialdiaren 2.1 oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla edo, dagokionean, indarrean dagoen araudian ezartzen direnak. Aurrekoa gorabehera, kontrol langile gisa aritzeko gaikuntza amaitu eginen da titularrak berariaz uko egiten badio edo, interesdunari entzun ondoren, ezeztatzen bada, hura emateko baldintzetako baten bat betetzeari utzi zaiolako.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira eta Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzura.

Beriainen, 2026ko martxoaren 10ean.–Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendaria, Ana Sánchez Chocarro.

I. ERANSKINA.–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IKUSKIZUN PUBLIKOETAN ETA AISIAKO JARDUERETAN SARRERA KONTROLATZEN DUTEN LANGILEEN GAIKUNTZA ESKURATZEKO GAITASUN-PROBEN 2025EKO DEIALDIA

Gai diren izangaien behin betiko zerrenda

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

Aissaoui

Bustamante

Nabil

Ameztoy

Ayala

Miguel

Anaya

Cori

Inés

Arozarena

Pérez

Reicel Agustín

Asenjo

Merino

Carolina

Balbas

Jiménez

Rolando Rafael

Bautista

Bocanegra

Adriana Lucía

Blanco

Pena

Rafael

Borromeo

García

Txomín

Calvo

Solano

María Luisa

Chereches

Vasian Ovidiu

Chirtoaca

Mariana

Cocos

Irimia

Sorin Valentín

Coman

Coman

Andreea

Crespo

Apastegui

Juan

Delgado

Puente

Ana Carmen

Di lorenzo

Ortiz

Domenica Yeliza

Domínguez

Beltrán

Jose Luis

Eizaguirre

Gutiérrez

José Joaquín

El id

Guglielmo

Verónica Gladis

Fernández

Escujuri

Juan

Garacochea

Ustarroz

Anunciación

García

Blanco

Óscar

Gazo

Ortiz

Zeyda Lila

Giménez

Bel

Iván

González

Lecumberri

Pablo Lope

González

Plumed

Adelaida

Goñi

Rodríguez

Iván

Guerrero

Florez

Genny

Gurich

Ibarbuen

Sonia

Holgado

López

Raquel

Jiménez

Sánchez

Steffany Katherine

Lacunza

Oteiza

Arantxa

Lasterra

Azpiroz

Jon

Manrique

Laurentie

Karine

Mechrez

Chiotakis

Antrei Nikolas

Mereanu

Igor

Miladenova

Balabanova

Snezhana

Molinero

Perez

Erik

Mostazo

Guerrero

Miguel

Muñoz

Pachón

Luz Mery

Navarro

Juárez

Ramón

Peeva

Tocheva

Gergana

Peutina

Guseva

Olena

Ramos

Carrión

Lisette Lourdes

Rebaza

Reyes

Nancy Cecilia

Sadyan

Viktoriya

Salinas

Porras

Susy Shella

Sander

Arilla

Carolina

Sangüesa

Recio

Raúl

Sosa

Pérez

Lucía

Spataru

Spatari

Iurie

Stelea

Deatel

Tatiana

Tchatoun

Petga

Arnaud Didier

Tchinda

Kapoho

Merlin Duclaux

Torres

Díaz

Jose Ramón

Tourovets

Nikita

Trajic

Trajic

Verónica

Trelles

Palomeque

Doris Gabriela

Urtea

Tornos

Alberto

Valerio

Arbeloa

Ivan

Varela

María de las Mercedes

Ventura

Labayen

Alfonso

Viana

Ribeiro

Gizane

Viejo

García

María Pilar

Visiers

Elizaincin

Adriana María

Vitoria

Bobillo

David

II. ERANSKINA.–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IKUSKIZUN PUBLIKOETAN ETA AISIAKO JARDUERETAN SARRERA KONTROLATZEN DUTEN LANGILEEN GAIKUNTZA ESKURATZEKO GAITASUN-PROBEN 2024KO DEIALDIA

Izangai baztertuen behin betiko zerrenda, eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela ez frogatzeagatik, deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoarekin bat:

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

Bailo

Ayensa

Rubén

Iragarkiaren kodea: F2603881