1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
76/2026 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Haur eta Lehen Hezkuntzako zenbait ikastetxe publiko eta itunduri atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetatik ateratzeko baimena ematen diena.
Apirilaren 26ko 43/2023 Foru Dekretuak 18. artikuluan ezartzen duenaren arabera, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek baimena eska dezakete atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak emateko edo, kasua bada, programa horietatik ateratzeko, Hezkuntza Departamentuak ezarritakoaren arabera.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 679/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartu edo programetatik ateratzeko eskaerak egiteko, 2025-2026 ikasturteari begira.
Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetatik ateratzeko lau eskaera jaso dira.
Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatu baitu baimena ematea ebazpen honen eranskinean agertzen diren ikastetxeei programetatik ateratzeko.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimena ematea eranskinean agertzen diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetatik ateratzeko.
2. Ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, ikastetxe interesdunei, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Atzerriko Hizkuntzen Programen Atalari, Giza Baliabideen Plangintzarako Atalari eta Ikasketak Antolatzeko Atalari.
Iruñean, 2026ko martxoaren 6an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
ERANSKINA
Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetatik ateratzea baimentzea
1. 2026-2027 ikasturtean atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetatik ateratzeko baimendutako ikastetxeak:
–Buztintxuri HLHIP - D eredua.
–Joakin Lizarraga HLHIP - D eredua.
–Príncipe de Viana HLHIP - D eredua.
–Marqués de la Real Defensa HLHIP - D eredua.
Iragarkiaren kodea: F2603832