1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
35/2026 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, salbuespenak ezartzen dituena 2026. urteko erdi-mailako zikloetan sartzeko probaren esparruetarako eta goi-mailako zikloetan sartzeko probarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak otsailaren 13an emandako 22/2026 Ebazpenaren bidez, 2026. urtean erdi-mailako eta goi-mailako zikloetarako sarrera-probak iragarri dira Nafarroan. Ebazpen horretan, adierazten da zenbait esparruren salbuespena eskatzeko aukera dagoela erdi-mailako zikloetan sartzeko proban eta goi-mailako zikloetan sartzeko proban.
Otsailaren 13ko 22/2026 Ebazpenaren bidez iragarritako sarrera-probak otsailaren 11ko 86/2025 Errege Dekretuaren bidez araututako helduentzako oinarrizko gaitasunak egiaztatzeko prozeduraren erregelamenduzko garapenarekin bat etorriz antolatu dira. Dekretu horretan arautzen da nola ebaluatu eta egiaztatu lan-esperientziaren bidez, prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eta ikaskuntza informalen bidez eskuratutako oinarrizko gaitasunak, eta horrek egitura berri bat sortu du zikloetan sartzeko probetan. Esandakoaren ondorioz, salbuespen berriak ezarri behar dira zikloetako sarrera-probaren esparruetan.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du ebazpen bat eman dadin salbuespenak ezartzeko erdi-mailako zikloetako sarrera-probaren eta goi-mailako zikloetako sarrera-probaren zenbait esparrutarako.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Salbuespenak ezartzea 2026an erdi-mailako zikloetan eta goi-mailako zikloetan sartzeko probaren esparruetarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, ebazpen honen eranskinean adierazitakoaren arabera.
2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen eta beronen eranskinaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura; era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura eta Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura; Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera eta zikloetako sarrera-proben deialdian izena emateko zentroetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2026ko otsailaren 19an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
ERANSKINA.–ERDI-MAILAKO ZIKLOETAKO ETA GOI-MAILAKO ZIKLOETAKO 2026KO SARRERA-PROBAREN ESPARRUETARAKO SALBUESPENAK
1. Erdi-mailako zikloetan sartzeko probaren esparruetarako salbuespenak.
Erabateko salbuespena egiaztatu ezin dutenentzat, honako hauek dira erdi-mailako zikloetarako sarrera-probaren esparruetako salbuespenak, hori egiaztatzen duten agiriak eta erdi-mailako zikloetarako sarrera-probaren batez besteko nota lortzeko ematen duen kalifikazioa:
a) Komunikazioaren esparruko salbuespena:
FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA | SALBUESPENAREN KALIFIKAZIOA |
Gaindituak izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako komunikazioaren esparruko 4. moduluak, DBHko graduatua eskuratu gabe | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | Komunikazio-esparruko 4. moduluen kalifikazioa |
Gainditua izatea DBHko graduatuaren titulua zuzenean lortzeko probako komunikazioaren esparrua, DBHko graduatua eskuratu gabe. | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | Probako komunikazioaren esparruko kalifikazioa |
Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa edo komunikazioaren esparrua 2008az gero (urte hori barne) Nafarroan antolatutako erdi-mailako heziketa-zikloko sarrera-proben deialdiren batean. | Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio-epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera | Soziolinguistikaren arloko edo komunikazio-esparruko kalifikazioa |
Gainditua izatea komunikazioaren esparrua, Nafarroan, erdi-mailan sartzeko ikastaroan | Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio-epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera | Komunikazio-esparruko kalifikazioa |
Hizkuntzako 2. mailako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiri bat edukitzea | Hizkuntzako 2. mailako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia | Bost |
b) Gizarte-esparrurako eta esparru digitaleko salbuespena:
FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA | SALBUESPENAREN KALIFIKAZIOA |
Gaindituak izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako gizarte-esparruko 4. moduluak, DBHko graduatua eskuratu gabe | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | Gizarte-esparruko 4. moduluen kalifikazioa |
Gainditua izatea DBHko graduatuaren titulua zuzenean lortzeko probako gizarte-esparrua, DBHko graduatua eskuratu gabe | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | Probako gizarte-esparruaren kalifikazioa |
Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa edo gizarte-esparrua 2008az gero (urte hori barne) Nafarroan antolatutako erdi-mailako heziketa-zikloko sarrera-proben deialdiren batean | Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio-epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera | Soziolinguistikaren arloko edo gizarte-esparruko kalifikazioa |
Gainditua izatea gizarte-esparrua, Nafarroan, erdi-mailan sartzeko ikastaroan | Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio-epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera | Komunikazio-esparruko kalifikazioa |
c) Matematikaren esparruko salbuespena:
FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA | SALBUESPENAREN KALIFIKAZIOA |
Lanbide Hastapeneko Programa bat gainditua izatea, lanbide-lantegien edo lanbide-hastapenaren modalitatean | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | Bost |
Gaindituak izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak, DBHko graduatua eskuratu gabe | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | Zientzia eta teknologiaren esparruko 4. moduluen kalifikazioa. |
Gainditua izatea DBHko graduatuaren titulua zuzenean lortzeko probako esparru zientifiko-teknologikoa, DBHko graduatua eskuratu gabe | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | Probako esparru zientifiko-teknologikoaren kalifikazioa |
Gainditua izatea matematika arloa edo arlo zientifiko-teknologikoa edo esparru zientifiko-teknologikoa 2008tik aurrera (urte hori barne) Nafarroan antolatutako erdi-mailako heziketa-zikloko sarrera-proben deialdiren batean | Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio-epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera | Matematika-arloko edo arlo zientifiko-teknologiko edo esparru zientifiko-teknologikoko kalifikazioa |
Gainditua izatea esparru zientifiko-teknologikoa, Nafarroan, erdi-mailan sartzeko ikastaroan | Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio-epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera | Esparru zientifiko-teknologikoko kalifikazioa |
Gutxienez urtebeteko lan-esperientzia (lanaldi osokoa) frogatzea | –Besteren konturako langileak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan-bizitzaren txostena), enpresa, lan-kategoria (kotizazio-taldea) eta kontratazio-aldia jasotzen dituena. –Langile autonomoak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan-bizitzaren txostena), autonomoen araubide berezian alta emanik egondako aldiak jasota. –Langile boluntarioak edo bekadunak: Laguntza zer erakundetan eman den, hark egindako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: egindako lanak eta eginkizunak, zer urtetan egin diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza. | Bost |
1. mailako ziurtagiri profesional bat (1. mailako profesionaltasun ziurtagiria) baduela frogatzea | Ziurtagiri profesionalaren (profesionaltasun-ziurtagiria) fotokopia. | Bost |
Matematikako 2. mailako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiri bat edukitzea | Matematikako 2. mailako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia | Bost |
2. Goi-mailako zikloetan sartzeko probaren esparruetarako salbuespenak.
Erabateko salbuespena egiaztatu ezin dutenentzat, honako hauek dira goi-mailako zikloetarako sarrera-probaren esparruetako salbuespenak, hori egiaztatzen duten agiriak eta erdi-mailako zikloetarako sarrera-probaren batez besteko nota lortzeko ematen duen kalifikazioa:
a) Komunikazioaren esparruko salbuespena.
FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA | SALBUESPENAREN KALIFIKAZIOA |
Proba-modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea, 2008az gero (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean. Nafarroan goi-mailarako sarrera-ikastaroaren zati komuna gainditu izana, sarrera-ikastaroaren edozein modalitatetan. | Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio-epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera | Probaren zati komuneko kalifikazioa. Sarrera-ikastaroaren zati komuneko kalifikazioa. |
Gaindituak izatea Hizkuntzako 3. mailako funtsezko konpetentziak ebaluatzeko probak | Hizkuntzako 3. mailako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia | Bost |
b) Matematika-esparruko salbuespena.
FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA | SALBUESPENAREN KALIFIKAZIOA |
Proba-modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea, 2008az gero (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean. Nafarroan goi-mailarako sarrera-ikastaroaren zati komuna gainditu izana, sarrera-ikastaroaren edozein modalitatetan. | Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio-epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera | Probaren zati komuneko kalifikazioa. Sarrera-ikastaroaren zati komuneko kalifikazioa |
Gaindituak izatea Matematikako 3. mailako funtsezko konpetentziak ebaluatzeko probak | Matematikako 3. mailako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia | Bost |
c) Digitalizazioaren esparrurako salbuespena.
FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA | SALBUESPENAREN KALIFIKAZIOA |
"Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak" ikasgaia gainditua izatea erdi-mailako zikloetako sarrera-probako zati espezifikoan 2008az gero (urte hori barne) Nafarroan. Gainditua izatea "Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak" ikasgaia, Nafarroan, goi-mailan sartzeko ikastaroan. | Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio-epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera | Ikasgaiaren kalifikazioa proban. Ikasgaiaren kalifikazioa sarrera-ikastaroan |
3. Arte plastikoetako eta diseinuko goi-mailako zikloetan sartzeko probaren esparruetako salbuespenak.
Erabateko salbuespena egiaztatu ezin dutenentzat, honako hauek dira plastikoetako eta diseinuko goi-mailako zikloetarako sarrera-probaren esparruetako salbuespenak, hori egiaztatzen duten agiriak eta goi-mailako zikloetarako sarrera-probaren batez besteko nota lortzeko ematen duen kalifikazioa:
a) Komunikazioaren esparruko salbuespena.
FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA | SALBUESPENAREN KALIFIKAZIOA |
Proba-modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea, 2008az gero (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean. Nafarroan goi-mailarako sarrera-ikastaroaren zati komuna gainditu izana, sarrera-ikastaroaren edozein modalitatetan. | Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio-epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera | Probaren zati komuneko kalifikazioa. Sarrera-ikastaroaren zati komuneko kalifikazioa |
Gaindituak izatea Hizkuntzako 3. mailako funtsezko konpetentziak ebaluatzeko probak | Hizkuntzako 3. mailako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia | Bost |
b) Oinarri artistikoen esparruko salbuespena.
FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA | SALBUESPENAREN KALIFIKAZIOA |
Gainditua izatea Arteak modalitateko zati komuna 2008az gero (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean | Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio-epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera | Probaren zati komuneko kalifikazioa |
c) Marrazketa artistikoaren esparruko salbuespena.
FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA | SALBUESPENAREN KALIFIKAZIOA |
"Marrazketa artistikoa" ikasgaia gainditua izatea Arteak modalitateko goi-mailako zikloetako sarrera-probako zati espezifikoan 2008tik aurrera (urte hori barne), Nafarroan. | Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio-epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera | Ikasgaiaren kalifikazioa proban |
4. Salbuespenaren kalifikazioa.
Helduen Bigarren Hezkuntzako eta DBHko graduatuaren titulua zuzenean lortzeko probako esparruetako 4. moduluen kalifikazioa kualitatiboa denean, bihurketa-taula hau erabiliko da dagokion kalifikazioa bihurtzeko. "Oso gutxi" eta "Gutxiegi", 3; "Nahikoa", 5; "Ongi", 6; "Oso ongi", 7,5; eta "Bikain", 9.
Iragarkiaren kodea: F2602933