1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
AKATS ZUZENKETA, ez baita aipatu DDBN kodea Justiziako zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 102/2026 Ebazpenean.
Akats bat antzeman da honako ebazpen honetan, ez baita aipatu DDBN kodea: 102/2026 Ebazpena, otsailaren 20koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateei laguntzak emateko, Nafarroan Eliza katolikoan gertatutako abusuen errealitateari eta larritasunari buruzko zabalkunde jarduerak egin ditzaten, 2026ko ekitaldirako (2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 16koan). Bada, argitara ematen da, orok jakin dezan, 887013 dela aipatu ebazpenaren DDBN kodea.
Iruñean, 2026ko martxoaren 17an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: F2604245