62. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

460/2026 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen da María Nieves Ibarrola Labiano andrea, ekonomiako teknikari izateko (A maila), eta lanpostu bat esleitzen zaio.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 15ean emandako 902/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Adar Ekonomikoko OLko teknikari izateko 1 lanpostu (A maila) –lehen hala izena zuen ekonomiako teknikariaren lanpostuak– barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 93 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7an.

2026ko otsailaren 10ean, epaimahai kalifikatzaileak oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrenda argitaratu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan, eta kudeatzaileari bidali zion gainditutako izangaia izendatzeko proposamena deialdiko lanpostua betetzeko, deialdiko 7. eta 8. oinarrietan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ondorioz, deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoa betez, bidezkoa da María Nieves Ibarrola Labiano andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, ekonomiako teknikari lanpostuan aritu dadin.

Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamenerako txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María Nieves Ibarrola Labiano andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, ekonomiako teknikari izateko, eta 601 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, A mailakoa, Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko Analisirako eta Programaziorako Atalari atxikia, Iruñeko Arrosadiko campusean eta goizeko lanaldian.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2026ko martxoaren 16an jabetu beharko du lanpostuaz, salbu eta behar bezala egiaztatutako arrazoiren bat badago.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Kudeatzailetzari aditzera ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko martxoaren 3an.–Ramón Gonzalo García, errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2603963