1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
15/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baita Nafarroako Gobernuaren IFZari lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duen pertsona bat, eta horretarako egindako beste izendapen bat errebokatzen.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri zuen administrazio publiko guztien funtzionamenduan.
Urriaren 1eko 39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Administrazio publikoek urriaren 1eko 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu beharra dute, eta gainerako pertsona juridikoetatik bereizitako tratamendua izan behar dute, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik komeni da, zenbait aplikaziotara sartzeko, departamentu eta mendeko erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izatea, baita Nafarroako Gobernuarena berarena ere, haien kudeaketa haietako bakoitzari esleituta.
Azaldutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu zuen 2017ko martxoaren 29an, zeinaren bidez baimena eman baitzitzaien kontseilariei foru agindu bidez izenda zitzaten kasuan kasuko departamentuaren eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak. Horrekin batera, orduan lehendakaritza arloko eskumenak zituen kontseilariari esleitu zitzaion Nafarroako Gobernuaren IFZari lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak izendatzeko ahalmena. Erabakiak xedatu zuen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatzen ahalko direla.
Gaur egun Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala duten pertsonak izendatu ziren Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren otsailaren 5eko 10/2024 Foru Aginduaren bidez eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren abenduaren 29ko 74/2025 Foru Aginduaren bidez.
Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak eskatzen du, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren oniritziarekin, batetik, Herritarren Arretarako Ataleko buru Jon Iriarte Ibarra jauna izendatzea, Nafarroako Gobernuari formalki zuzendutako jakinarazpen elektronikoetara sartu ahal izateko eta haren izenean eskabideak aurkeztu ahal izateko, eta, bestetik, Victoria de África Segura Martínez andrearen izendapena errebokatzea, Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala izateko, jada Iruñeko Herritarren Arretarako Bulegoan lan egiten ez duelako.
Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Izendatzea Jon Iriarte Ibarra jauna Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duen pertsona, Nafarroako Gobernuari formalki zuzendutako jakinarazpen elektronikoetara sartu ahal izateko eta haren izenean eskabideak aurkeztu ahal izateko.
2. Nolanahi ere, izendapena noiznahi errebokatzen ahalko da.
3. Errebokatzea Victoria de África Segura Martínez andrearen izendapena, Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala edukitzeko egin zena.
4. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasuneko Departamentuko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atalera eta Herritarren Arretarako Atalera, eta izendatuari jakinaraztea.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 9an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2603850