62. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

18/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, aldatzen duena Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak ekainaren 6an emandako 184/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez departamentu horren eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren egitura garatzen baita bulegoen eta ataletik beherako unitateen mailan.

Abuztuaren 17ko Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 10/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta abuztuaren 30eko 71/2023 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren oinarrizko egitura.

Era berean, azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren.

Foru dekretu horietan, besteak beste, departamentuaren beraren eta erakunde autonomo horren egitura organikoa arautzen da, atalaren mailara bitarte.

Gero, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak ekainaren 6an emandako 184/2024 Foru Agindua onetsi zen, zeinaren bidez departamentu horren eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren egitura garatu baitzen bulegoen eta ataletik beherako unitateen mailan.

Martxoaren 11ko 20/2026 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretua aldatu da, Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzaren egiturari dagokionez, eta hura osatzen duten ataletako bi aldatu dira.

Orain, beraz, aldaketa horietara egokitu behar da aipatutako zuzendariordetzaren egitura, bulegoen mailan, dekretu horretan atal berrientzat ezartzen diren eskumen funtzionalak beren gain har ditzaten.

Era berean, Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzaren eremuan, egokitzat jotzen da egitura eta eginkizunak berrantolatzea. Hala, Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa kentzen da, eta Balorazioetako Kudeaketa Bulegoa sortzen, zeina Balorazio Zentroari atxikiko baitzaio.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 6ko 184/2024 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, departamentu horren eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren egitura garatzen da bulegoen eta ataletik beherako unitateen mailan.

Bat.–5. artikuluko 1. apartatua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bulego hauek ditu bere egituran:

Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzaren mende:

–Balorazioetako Kudeaketa Bulegoa.

–Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa.

–Banakako Arreta Programen Bulegoa.

Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzaren mende:

–Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa.

–Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoa.

–Horniduren Bulegoa.

–Itunen Gainbegiratze eta Kontrolerako Bulegoa.

Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzaren mende:

–Familia Bulegoa.

–Administrazio Aferetarako Bulegoa.

–Haur eta Nerabeen Eskubideen Bulegoa.

–Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 1. Lurralde Taldeak.

–Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 2. Lurralde Taldeak.

–Planen eta Zerbitzuen Plangintza eta Kudeaketa Bulegoa.

Bi.–16. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

16. artikulua. Balorazioetako Kudeaketa Bulegoa.

Balorazioetako Kudeaketa Bulegoa Balorazio Zentroari atxikiko zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Mendekotasuna, desgaitasuna, enplegua eta laguntza-txakurrak baloratzeko espedienteak izapidetzea.

b) Balorazio Zentroan baloratu beharreko espedienteak ebazteko proposamenak eta hitzorduen prozedurak.

c) Ebazpenak prestatzea.

d) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

e) Espedienteak bideratzea banakako arreta-programak prestatzeaz arduratzen den unitatera.

f) Balorazioa eskatzeko prozedurari buruzko prestakuntza.

g) Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko beste kudeaketa-unitate batzuekin koordinatzea eta txostenak egitea.

h) Beste departamentu batzuetan desgaitasunarekin eta mendekotasunarekin lotutako prestazioak kudeatzen dituzten beste unitate batzuekin koordinatzea eta txostenak egitea, honakoekin hain zuzen: Ogasun Departamentua, Etxebizitza Departamentua, toki entitateak, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala.

i) Bere jarduketaren esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

Hiru.–30. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

30. artikulua. Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 1. Lurralde Taldeak.

Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 1. Lurralde Taldeak Babesgabetasun Egoeretan Esku Hartzeko Atalari atxikita geratzen da.

Bulego honen lurralde eremuak gizarte zerbitzuen hiru eskualde hartzen ditu, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Elkarlanean aritzea oinarrizko laguntzako gizarte zerbitzuekin eta babesgabetasun egoeren prebentzioaren, balorazioaren eta jarraipenaren esparruko beste zerbitzu batzuekin.

b) Haurren eta nerabeen babesaren arloan aholkularitza ematea Nafarroako Foru Komunitatean esku hartzen duten eragile guztiei.

c) Babesgabetasun oso larriko egoeretan balorazio diagnostikoa edo berrespena egitea, haren maila zehaztearren eta babes neurriaren proposamena egitearren.

d) Ataletik bideratzen diren eta familiak babesteko programetan sartuta dauden haur eta nerabeen balorazioa, ikuskapena eta jarraipena egitea.

e) Presako esku-hartzea egitea oso larritasun handiko babesgabetasun egoeraren susmoa dagoenean.

f) Harrera-familia zabalen egokitasuna baloratzea, haiek hautatzea eta haientzako prestakuntza sustatzea. Harrera-familien eta adopzio nazionaleko familien jarraipena egitea eta haiei sostengu ematea.

g) Familia- eta egoitza-harrerak formalizatzea, eta, hala badagokio, adopzio proposamenak egitea epaitegian.

h) Administrazio-zaintzako neurri baten pean dauden haur eta nerabeentzat ezartzen diren banakako babes planen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa egitea.

i) Familia biologikoen guraso-gaikuntzarako programen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa egitea.

j) Adingabeen jarraipena egitea erakundeen babespetik atera eta gero.

k) Nafarroako esparru orokorreko Gizarte Zerbitzuen Zorroan jasota dauden prestazio ekonomikoak izapidetzea, haur eta nerabeen babesaren arloan.

l) Epaitegiekin, fiskaltzarekin eta segurtasun indarrekin koordinatzea eta haiekin lankidetzan aritzea.

m) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozedurak eta agiri tekniko eta administratiboak garatzea.

n) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

o) Babespean dauden adingabeei buruzko datu-basearen eta Gizarte Zerbitzuen Erregistro Bateratuaren mantentze-lanak egitea eta haiek eguneratzea.

p) Fiskaltzarekin koordinatzea inputatu ezin diren adingabeei buruzko informazioa eskatzen denean.

q) Jarraipena egitea neurri judizialak dituzten babes sistemaren barruko nerabeen eta gazteen kasuei.

r) Beste autonomia erkidego batzuekin koordinatzea espedienteak elkarri eskualdatzeko.

s) Bere jarduketaren esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

Zerbitzuaren beharrak direla eta, Babesgabetasun Egoeretan Esku hartzeko Ataleko buruak proposatuta, eta Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzaren oniritziarekin, lurralde eremua aldatzen ahalko da.

Lau.–31. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

31. artikulua. Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 2. Lurralde Taldeak.

Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 2. Lurralde Taldeak Babesgabetasun Egoeretan Esku Hartzeko Atalari atxikita geratzen da.

Bulego honen lurralde eremuak gizarte zerbitzuen bi eskualde hartzen ditu, baita inoren kargura ez dauden haur eta nerabe atzerritarrekiko esku-hartzea ere. Bulego honek eginkizun hauek izanen ditu:

a) Elkarlanean aritzea oinarrizko laguntzako gizarte zerbitzuekin eta babesgabetasun egoeren prebentzioaren, balorazioaren eta jarraipenaren esparruko beste zerbitzu batzuekin.

b) Haurren eta nerabeen babesaren arloan aholkularitza ematea Nafarroako Foru Komunitatean esku hartzen duten eragile guztiei.

c) Babesgabetasun oso larriko egoeretan balorazio diagnostikoa edo berrespena egitea, haren maila zehaztearren eta babes neurriaren proposamena egitearren.

d) Ataletik bideratzen diren eta familiak babesteko programetan sartuta dauden haur eta nerabeen balorazioa, ikuskapena eta jarraipena egitea.

e) Presako esku-hartzea egitea oso larritasun handiko babesgabetasun egoeraren susmoa dagoenean.

f) Harrera-familia zabalen egokitasuna baloratzea, haiek hautatzea eta haientzako prestakuntza sustatzea. Harrera-familien eta adopzio nazionaleko familien jarraipena egitea eta haiei sostengu ematea.

g) Familia- eta egoitza-harrerak formalizatzea, eta, hala badagokio, adopzio proposamenak egitea epaitegian.

h) Administrazio-zaintzako neurri baten pean dauden haur eta nerabeentzat ezartzen diren banakako babes planen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa egitea.

i) Familia biologikoen guraso-gaikuntzarako programen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa egitea.

j) Adingabeen jarraipena egitea erakundeen babespetik atera eta gero.

k) Nafarroako esparru orokorreko Gizarte Zerbitzuen Zorroan jasota dauden prestazio ekonomikoak izapidetzea, haur eta nerabeen babesaren arloan.

l) Epaitegiekin, fiskaltzarekin eta segurtasun indarrekin koordinatzea eta haiekin lankidetzan aritzea.

m) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozedurak eta agiri tekniko eta administratiboak garatzea.

n) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

o) Babespean dauden adingabeei buruzko datu-basearen eta Gizarte Zerbitzuen Erregistro Bateratuaren mantentze-lanak egitea eta haiek eguneratzea.

p) Fiskaltzarekin koordinatzea inputatu ezin diren adingabeei buruzko informazioa eskatzen denean.

q) Jarraipena egitea neurri judizialak dituzten babes sistemaren barruko nerabeen eta gazteen kasuei.

r) Beste autonomia erkidego batzuekin koordinatzea espedienteak elkarri eskualdatzeko.

s) Bere jarduketaren esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

Zerbitzuaren beharrak direla eta, Babesgabetasun Egoeretan Esku hartzeko Ataleko buruak proposatuta, eta Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzaren oniritziarekin, lurralde eremua aldatzen ahalko da.

Bost.–32. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

32. artikulua. Planen eta Zerbitzuen Plangintza eta Kudeaketa Bulegoa.

Planen eta Zerbitzuen Plangintza eta Kudeaketa Bulegoa Planen, Programen eta Baliabideen Plangintza eta Kudeaketa Atalari atxikita geldituko da, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Haur eta nerabeen babesaren gainean zehazten diren departamentuko, departamentuen arteko edo erakundeen arteko lantalde teknikoetan parte hartzea.

b) Beste entitate eta instantzia batzuekin lankidetzan aritzea, Nafarroako Babes Sistemari buruzko informazioa eskatzen denean. Azterlan eta ikerketetan parte hartzea.

c) Sistemako planen, programen eta baliabideen plangintza eta diseinu teknikoa egitea.

d) Sistemako planak, programak eta baliabideak kudeatzea eta haien jarraipena eta ebaluazio teknikoa egitea.

e) Bere eskumen eremuko kontratuak, itunak edo enkarguak diseinatzea, gainbegiratzea eta haien ebaluazio teknikoa egitea.

f) Bere eskumen eremuarekin zerikusia duten prestakuntza-jardueretan parte hartzea.

g) Harrerari eta adopzioari buruzko sentsibilizazio, erakartze eta prestakuntza plan eta programak diseinatzea eta sustatzea.

h) Zaintza babesteko eta kudeatzeko programetako itunen gainbegiratze teknikoa eta ebaluazioa egitea.

i) Esku hartzeko ereduak eta tresnak berrikustea eta eguneratzea.

j) Nafarroako esparru orokorreko Gizarte Zerbitzuen Zorroan jasota dauden prestazio ekonomikoak izapidetzea, haur eta nerabeen babesaren arloan.

k) Kanpoko harrera-familien eta familia adoptatzaileen egokitasuna baloratzea, familiak hautatzea, informazioa ematea eta haien prestakuntza sustatzea. Nazioarteko adopzioaren sisteman dauden familien jarraipena egitea.

l) Migrazio prozesuan dauden eta inoren kargura ez dauden haurrei eta nerabeei lagun egiteko eta haiekin esku hartzeko programak diseinatzea, haien jarraipena egitea eta ebaluatzea, eta erakundeen arteko erantzunkidetasuna sustatzea.

m) Babes neurriak dituzten haur eta nerabeei buruzko datu basea kudeatzea eta ustiatzea, bai eta Gizarte Zerbitzuen Erregistro Bateratua ere, bere eskumenen mailan.

n) Haur eta nerabeei arreta eta babesa emateko eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legea betetzen eta garatzen dela sustatzea eta horren jarraipena egitea, bere eskumenen esparruan.

o) Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoa betetzen eta garatzen dela sustatzea eta horren jarraipena egitea, bere eskumenen esparruan.

p) Bere jarduketaren esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

Xedapen gehigarri bakarra.–Izendapenen berrespena.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

–Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoko buruaren izendapena, aurrerantzean Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 1. Lurralde Taldeak bulegoko buru izanen baita.

–Egoitza Harreraren Bulegoko buruaren izendapena, aurrerantzean Planen eta Zerbitzuen Plangintza eta Kudeaketa Bulegoko burua izanen baita.

–Familia Harreraren eta Adopzioaren Bulegoko buruaren izendapena, aurrerantzean Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoa: 2. Lurralde Taldeak bulegoko burua izanen baita.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 12an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2604091