1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
35/2026 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez amaitutzat jotzen baita nahitaezko desjabetzeko prozedura bat, Meano-Lapoblacioneko hondakin-uren arazketako proiektuaren obrak gauzatzekoa, eta agintzen baita espedientea artxiba dadila.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 481/2025 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunean, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Meano-Lapoblacioneko Udala deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun. Ebazpen hori 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23koan.
Jendaurreko aldia bukatuta, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 6/2026 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.
2026ko otsailaren 19an, Nafarroako Toki Azpiegiturak SAk (NILSA) aurkezturiko eskabide bat sartu zen Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Aipatu eskabidean adierazten denez, adierazitako obra sustatzeko ezarritako lankidetza-araubidean oinarrituta, "proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen jabe guztiekin adostasuna lortu da" eta "eskatzen da proiektuaren espedientea amaitutzat eman dadila".
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Amaitutzat ematea nahitaezko desjabetzeko 084.25.001 espedientea, Meano-Lapoblacioneko hondakin-uren arazketako proiektuaren obrak gauzatzekoa.
2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Azpiegiturak SAri (NILSA) eta Meano-Lapoblacioneko Udalari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honen kontra administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 5ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2603717