2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Kudeaketa-esleipena egitea Burlatako Udalari, euskara teknikarien kontratazio-zerrenda bat sortzeko
Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2026ko martxoaren 10ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hitzarmen bat onestea Izarbeibarko Mankomunitateak Burlatako Udalari egindako kudeaketa-esleipena prestatzeko, euskara teknikariaren eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda kudeatzeko eta hautaprobetarako deialdia egin eta garatzeko, entitate sinatzaileek, behar izatean, haiek kontrata ditzaten.
2. Izarbeibarko Mankomunitateko lehendakariari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, Mankomunitatearen izenean eta hura ordezkatuz.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin bat.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Garesen, 2026ko martxoaren 12an.–Lehendakaria, Steven A. Leiper Ocariz.
Iragarkiaren kodea: L2604098