61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Olexoako hondakin-uren arazketarako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurreko informazioa

Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2026ko urtarrilaren 22an egindako bilkuran, honako ERABAKI hau hartu zuen:

Lehena. Onestea "Olexoako hondakin-uren arazketa" proiektua (Nafarroako Gobernuaren "CONSIGNA" izeneko proiektu-gordailuan dago erregistratuta, erreferentzia hauekin: lokalizazio zenbakia: 50086; gakoa: MT8G7WEQM1). Proiektuan jaso da ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda.

Bigarrena. Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.

Hirugarrena. Jendaurrean jartzea proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Ukituak direla uste duten guztiek egiten ahalko dituzte egoki jotzen dituzten ohar edo alegazioak, eta datuak aurkezten ahalko dituzte, idatziz, jendaurrean jarritako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko. Horiek guztiak bidali behar dituzte Jurramendiko Mankomunitatearen helbidera (Bell-Viste kalea 2, Lizarra) eta Olexoako Udalaren helbidera. Haien egoitzetan proiektuaren kopia bat egonen da, interesdunen eskura.

Laugarrena. Erabaki hau argitara ematea, eta, erabakiarekin batera, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta gorago aipatutako udalaren ediktu tauletan.

Lizarran, 2026ko martxoaren 6an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.

OLEXOAKO HONDAKIN-UREN ARAZKETARAKO PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

UDALERRIA

FINKA

JABEA

LUR MOTA

ZORTASUNA

(m²)

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA
kutxatilak/m²

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA
(m²)

Poligonoa

Lurzatia

OLEXOA

1

178B

OLEXOAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

LARREAK

194,10

550,42

OLEXOA

1

316A

MAEZTU BUJANDA, ANDRÉS INOCENTE

LEHORREKO LABORE LURRA

869,76

3.068, 90 m²

3 kutxatila

509,21

Iragarkiaren kodea: L2603742