2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 186. lurzatian. Hasierako onespena
Zubietako Udalak, alkatetzaren 2026ko martxoaren 13ko 29/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen 4. poligonoko 186. lurzatirako xehetasun-azterketa, Juan Ignacio Paul Arzak jaunak sustatua. Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da baldin eta erakustaldi publikoan alegaziorik ez badago.
Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta bitartean interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.
Zubietan, 2026ko martxoaren 13an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L2604103