2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Kudeaketa-esleipena egitea Burlatako Udalari, euskara-teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrendak sor ditzan
Zizur Nagusiko Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan eta 47.etik 49.era bitartekoetan ezarritakoarekin:
ERABAKIA:
1. Hitzarmen bat onestea Zizur Nagusiko Udalak Burlatako Udalari egindako kudeaketa-esleipena gauzatzeko. Esleipen horren bidez, euskara-teknikariaren eginkizunak betetzeko izangaiak hautatzeko probetarako deialdia eginen da, eta, orobat, deialditik datozen zerrendak kudeatuko dira, Zizur Nagusiko Udalak teknikariok kontrata ditzan horretarako premia duenean.
2. Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin.
4. Erabaki hau Burlatako Udalari igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Zizur Nagusian, 2026ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2603878