61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Urbanizazio-proiektua Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2026ko martxoaren 6an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen urbanizazio-proiektu bat Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio-unitatean, Zabaltzako Udal Planaren barruan. Urbanizazio-proiektuaren sustatzaileak Esther Villamor Hurtado eta Carlos Gómez-Catalán García dira.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren idazkaritzan 20 eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.

Arraitzan, 2026ko martxoaren 9an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2603940