2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio-unitatea birpartzelatzeko proiektua. Hasierako onespena
Zabaltzako Udalak, 2026ko martxoaren 6an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zabaltzako Udal Planaren Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio-unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua, Esther Villamor Hurtadok eta Carlos Gómez-Catalán Garcíak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin, eta aurkez daitezen bidezko alegazioak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 74. artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Arraitzan, 2025eko martxoaren 9an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2603939