61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

25/02661 gora jotzeko errekurtsoa, lurzati bateko eraikuntzak eta instalazioak kentzeko errekerimenduaren kontrakoa

Endika Izkue Martínezek 25/02661 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Deierriko Udaleko Alkatetzak 2025eko azaroaren 27an emandako ebazpen baten kontra. Ebazpen horren bidez, errekerimendua egin zen lurzati bateko eraikuntzak eta instalazioak kentzeko.

Espedientean interesa izan dezaketen guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari jarraikiz (foru-dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.

Aritzalan (Deierri), 2026ko martxoaren 6an.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2603716