2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdia, dirulaguntzak emateko, ibarreko enpresek sustatutako jarduera soziokulturalak antolatzeko 2026. urtean. Laburpena
DDBN kodea: 892224.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/892224).
1. Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Eguesibarren 2026. urtean egiten diren ekintza eta jarduera soziokulturalak laguntzeko.
2. Dirulaguntzaren zenbatekoa.
2.1. Deialdi honetarako, gehienez, 4.000 euroko zuzkidura ezarri da.
2.2. Laguntzaren zenbatekoa ezin da izan onartutako aurrekontuaren %80 baino handiagoa, eta proiektu bakoitzak gehienez 1.000 euroko dirulaguntza jasotzen ahalko du.
3. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.
3.1. Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Eguesibarko Udalaren erregistro orokorrean, esteka honen bidez: https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=7100.
3.2. Eskaerak aurkezteko epea irekita egonen da urte osoan, aurrekontuan xede honetarako dagoen partida agortu arte.
3.3. Eskaerak jarduerak egin baino 30 egun lehenago gutxienez aurkeztu beharko dira.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2603904