61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Borondatezko birpartzelazio-proiektua eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena UO-13 unitaterako. Hasierako onespena

Utergako Udaleko alkate udalburuak, 2026-0018 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zituen birpartzelazio-proiektua eta hirigintza-hitzarmena UO-13 unitaterako. Sustatzailea UO-13ko Birpartzelazio Batzordea da.

Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela udal-idazkaritzan, hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Utergan, 2026ko martxoaren 3an–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2603620