61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren deialdi publikoa, 2026an dirulaguntzak eman daitezen irabazi-asmorik gabeko kultura jardueretarako. Laburpena

DDBN kodea: 892266.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/892266).

A) Onuradunak: Kultur intereseko proiektu eta/edo jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak.

Deialdi honetara aurkezten diren entitateek behar dute egon legez eraturik eta inskribaturik Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan eta, hala badagokio, Tuterako Udaleko Bizilagunen Elkarteen Erregistroan.

B) Xedea: kultura jarduerak eta proiektuak, Tuteran eginak, 2026ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31 artean.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Enpresa Entitate Publikoko bulegoetan, hots, Tuterako Rúa kaleko 13an (31500), edo ivan.martinez@tudela.es helbidean eskatuta.

D) Zenbatekoa: 20.000 euroko guztirako zenbatekoa; gehienez ere 3.500 euro proiektuko.

E) Eskaerak aurkezteko epea: 30 egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, 2026ko martxoaren 10ean.–Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoko burua, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2603921