2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Balorazio-txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Jaizko Udalak, 2024ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Jaizko udal-mugarteko balorazio-txostenaren berrikuspen-proiektua.
Balorazio-txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Jaitzen, 2024ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L2603871