2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 296. lurzatian. Hasierako onespena
Milagroko Udaleko alkateak, 2026ko martxoaren 6an emandako 2026-0118 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Milagroko 2. poligonoko 296. lurzatiaren xehetasun-azterketa, José Miguel Laspeñas Garcíak sustatuta. Xehetasun-azterketaren xedea da lehen solairuko gehieneko lerrokadurak aldatzea, oztopo arkitektonikoak kentzeko. Izan ere, igogailu bat instalatu nahi da Milagroko 2. poligonoko 296. lurzatiko barne-patioan.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Milagron, 2026ko martxoaren 6an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2603760