61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 104. lurzatian. Hasierako onespena

Milagroko Udaleko alkateak, 2026ko martxoaren 3ean emandako 2026-0099 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Milagroko 2. poligonoko 104. lurzatirako xehetasun-azterketa. José María Callejas Ondarrak eta María Idoya Callejas Ondarrak sustatu dute, eta haren bidez Milagroko 2. poligonoko 104. lurzatiko fatxadaren lerrokadura ofiziala aldatu nahi da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2026ko martxoaren 4an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2603581