2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAONDOA
Jendaurrean jartzea erabaki hau: finken normalizazio-proiektua, 20. poligonoko 451. eta 31. lurzatietarako
Itzagaondoko Udalak, 2026ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen finken normalizazio-proiektu bat Lizarraga Itzagaondoko 20. poligonoko 451. eta 31. lurzatietarako.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, entzunaldi publikoaren izapiderako eta interesdunak banan-banan zitatzeko; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ardatzen, 2026ko martxoaren 11n.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.
Iragarkiaren kodea: L2603970