2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena Portada edo arrapala tradizionalak
Imozko Udalak, 2026ko martxoaren 6ko ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Plana aldatzeko dokumentua, aldatu dadin solairu garaietarako sarbidea izateko zubi gisa eraikitako portada edo arrapala tradizionalak antolamendutik kanpo egotearen izaera, elementu kontsolidatu gisa deklaratzeko.
Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat, argitara ematen da, hilabeteko epean jendaurrean jar dadin.
Imotzen, 2026ko martxoaren 9an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2603787