2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, 2026an laguntzak emateko, garapen bidean dauden herrialdeetako gizarte-egoera ahuleko populazioen funtsezko eta oinarrizko beharrak asetzea xede duten proiektuetarako. Laburpena
DDBN kodea: 892096.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/892096).
–Xedea.
Lizarrako Udalak laguntzak emateko araubidea ezartzea, garapen bidean diren herrialdeei laguntzea xede nagusi duten proiektuetarako 2026an.
–Onuradunak.
Dirulaguntza eskatzen ahalko dute GGKEek (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak) eta elkartasunezko erakundeek, baldin eta irabazi-asmorik gabeak badira, eta beren estatutuen berariazko helburu instituzional gisa agertzen bada garapenerako lankidetza bultzatzeko eta herrien arteko elkartasuna sustatzeko jarduerak egitea.
–Oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak, gizarte-egoera ahuleko populazioen eta talde bereziki zaurgarrien funtsezko eta oinarrizko beharrak asetzea xede duten proiektuak finantzatzeko, garapen bidean dauden herrialdeetan (2026. urtea).
–Zenbatekoa.
Deialdirako zenbateko osoa 28.000 euro da.
–Eskaerak aurkezteko epea.
Proiektuak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Urtearen bukaera aldera banatu gabeko funtsik bada, organo eskudunak aukera izanen du xede beretarako aplikatzeko.
Lizarran, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2603990