2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Urbanizazio-proiektua, Lizarragako 5. sektoreko 1. fasean. Behin betiko onespena
Ergoiengo Udalak, alkatearen urriaren 10eko 71/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen urbanizazio-proiektu bat Lizarragako 5. sektoreko 1. fasean. Urbanizazio-proiektuaren sustatzaileak Jesús Echarri Luis eta Joaquina Amorín Araujo dira.
Espedientea jendaurrean egon zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ergoiengo Udalak, 2026ko martxoaren 5ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen urbanizazio-proiektua.
Ergoienean, 2026ko martxoaren 9an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.
Iragarkiaren kodea: L2603792