61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Borondatezko birpartzelazio-proiektua, Lizarragako 5. sektoreko 1. faserako. Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak 2026ko martxoaren 5ean hartutako erabaki baten bidez, behin betiko onetsi da borondatezko birpartzelazio-proiektu bat Lizarragako 5. sektoreko 1. faserako. Proiektua Jesús Echarri Luisek eta Joaquina Amorín Araujok sustatu dute, eta 2025eko uztailean idatzi dute Luis M.ª Marcos Claver goi-mailako arkitektoak (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko zenbakia: 1.864) eta Aitor Otazu Vega abokatuak (Iruñeko Abokatuen Elkargoko zenbakia: 2.098).

Argitara ematen da, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152.3 artikuluan ezarritakoarekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena).

Ergoienean, 2026ko martxoaren 9an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2603791