61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA

ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluak 2026ko otsailaren 20an hartua, Nafarroako Kontseiluaren 2025eko abenduaren 31ko plantilla organikoa onesten duena.

Nafarroako Kontseiluak, 2026ko otsailaren 20an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legeak erakunde horri autonomia organiko eta funtzionala ematen dio (1. artikulua) eta ezartzen du hango langileei Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legedia aplikatuko zaiela (24. artikulua). Foru lege horren garapenean, Nafarroako Kontseiluaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak, otsailaren 26ko 14/2025 Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, 40.2 artikuluan, bere plantilla organikoa eta plantillaren aldaketak onesteko eskumena esleitzen dio Kontseiluari.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, xedatzen du administrazio publiko horiek urtero funtzionario guztien zerrenda prestatuko dutela, zeina urte bakoitzeko abenduaren 31n itxiko baita, eta zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela (19. artikulua).

Beraz, xedapen horiekin bat, bidezkoa da kontseilu honetako funtzionarioen urteko zerrenda eta plantilla organikoa onestea eta biak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak, kontseiluburuak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. 2025eko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzura ari diren langileen plantilla organikoa onestea, honako hau, hain zuzen:

LANPOSTUA

KOPURUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

MAILA

IZENDAPEN
ASKEA

ESKLUSIBOTASUNA

LANPOSTUA

MAILAKO OSAG.

Burutzako idazkaria (1)

1

K

X

Legelari nagusia (1) (2)

1

F

A

X

55

63

Legelaria (1) (3)

1

F

A

55

40

(1) Lanaldi zatitua (goizez eta arratsaldez).

F: Funtzionarioa.

K: Kabineteko behin-behineko langilea - Izendapen askekoa.

(2) Izendapen askea Nafarroako Kontseiluko eta Nafarroako Parlamentuko legelarien artean edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artean, baldin eta Zuzenbideko gradudun edo lizentziadun titulua edo baliokidetzat jotako beste titulu bat eskatzen duten lanpostuak betetzen ari badira.

(3) Aurrekontu-zuzkidurarik gabeko plaza hutsa.

2. Nafarroako Gobernuari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta beharrezkoa dena xedatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2026ko otsailaren 20an.–Kontseiluko burua, Ana Clara Villanueva Latorre.–Kontseiluko idazkaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2603049