2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
Jendaurrean jartzea erabaki hau: kalifikazio juridikoa aldatzea San Millan kaleko 50ean dagoen higiezinari, bertan dagoen etxebizitza handitzeko
Eratsungo Udalak, 2025eko urriaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki du hasiera batez onestea jabari eta erabilera publikoko ondasun higiezin honen kalifikazio juridikoa aldatzea: San Millan kaleko 4,76 m²-ko lur puska, 1. poligonoko 892. lurzatia hegoalderantz handitzeko. Mugakide hauek ditu: iparraldean, 1. poligonoko 892. lurzatia; ekialdean, 1. poligonoko 82. lurzatiko eraikina, eta mendebaldean eta hegoaldean, San Millan kalea. Ondare-ondasun izatera pasako da, xedea izanik zuzenean besterentzea, San Millan kaleko 50ean dagoen etxebizitza handitzeko, eta bertan igogailua jartzeko. Izan ere, besterendu beharreko ondasunaren ezaugarriak direla-eta, ezinezkoa edo oso zaila egiten da ondasun hori lehiaketa publikora ateratzea.
Horrenbestez, erabakia eta kalifikazio juridikoa aldatzeko eta zuzenean besterentzeko espedientea jendaurrean egonen dira, hilabetez, Eratsungo iragarki-taulan, egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurreko epea inork haren kontrako inolako erreklamazio edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.
Eratsunen, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2603872