61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Jendaurreko informazioa, herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmena sinatzeari buruzkoa

Corellako Udalak, 2026ko martxoaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen transakzio-hitzarmena, Corellako Udalaren eta Excavaciones Técnicas SL (EXTEC) artekoa, herri-ondasunak berreskuratzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, eta, horrenbestez, Nafarroako Gobernuaren departamentu eskudunari bidaliko zaio espedientea, behar bezala izapidetuta, behin betiko onets dezan.

Corellan, 2026ko martxoaren 6an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2603845