2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Jendaurrean jartzea erabaki hau: zenbait lurzatiren herri-erabilera desafektatzea, ondoren trukatzeko
Corellako Udalak, 2026ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen zenbait lurzatiren (237.956 m²) herri-erabilera desafektatzea, ondoren trukatzeko, Excavaciones Técnicas SLren (EXTEC) 374.115 m²-ko azaleraren truke.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, eta, horrenbestez, Nafarroako Gobernuaren departamentu eskudunari bidaliko zaio espedientea, behar bezala izapidetuta, behin betiko onets dezan.
Corellan, 2026ko martxoaren 6an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2603843