2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Deialdia, dirulaguntzak emateko Nafarroan prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateei. Laburpena
DDBN kodea: 892107.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/892107).
Alkatetzaren 2026ko martxoaren 6ko 82/2026 Ebazpenaren bidez onetsia.
Lehena.–Onuradunak.
1. Irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, helbidea Nafarroan dutenak, udal-intereseko proiektu eta/edo jarduerak egiten badituzte.
2. Irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, helbidea Nafarroan ez izanik ere, Nafarroan intereseko proiektuak egiten badituzte.
3. Ordezkaritza sindikalean ari diren erakunde, entitate edo taldeek ezin dute deialdi honetan parte hartu.
Bigarrena.–Xedea.
Dirulaguntzak emateko sistema ezartzea 2026. urterako, Nafarroan prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateentzat, bereziki proiektuen helburua bada ondorio sozial eta ekonomikoak arintzea errefuxiatuei eta behar sozialak dituzten taldeei, betiere Nafarroan bizi direnei.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak. Oinarriak, dirulaguntzak emateko Nafarroan prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateei.
Laugarrena.–Zenbatekoa: 11.949 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2026ko apirilaren 30ean.
Gazolatzen, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2603876