2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Deialdia, dirulaguntzak emateko elkarteei eta gobernuz kanpoko erakundeei, lankidetza proiektuak egin ditzaten garapen-bidean dauden herrialdeekin. Laburpena
DDBN kodea: 892102.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/892102).
Alkateak 2026ko martxoaren 6an emandako 83/2026 Ebazpenaren bidez onetsia.
Lehena.–Onuradunak.
Dirulaguntza eskatzen ahalko dute irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeek eta elkartasunezko erakundeek, Nafarroako elkarteen erregistroan inskribaturik badaude eta Nafarroan egoitza soziala edo ordezkaritza badute.
Bigarrena.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da Zizur Zendeako Udalak emanen dituen dirulaguntzen araubidea ezartzea, lankidetza proiektuak egiteko garapen-bidean dauden herrialdeekin.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Deialdi honen oinarriak: deialdia, dirulaguntzak emateko elkarteei eta gobernuz kanpoko erakundeei, lankidetza proiektuak egin ditzaten garapen-bidean dauden herrialdeekin.
Laugarrena.–Zenbatekoa. 27.881 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2026ko apirilaren 30ean.
Gazolatzen, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2603875