61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

26-00054 gora jotzeko errekurtsoa, ezespen honen aurkakoa: adinaren baldintza beteta, gaueko txandan lanik ez egiteko eskaera ezestea

Oscar Javier Moreno Tihistak 26-00054 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Burlatako Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 12ko ebazpen baten aurka, eta, hortaz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak errekurtso horri lotutako administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu dio Burlatako Udalari. Ebazpen horren bidez, ezetsi zen gaueko txandan lanik ez egiteko eskaera, adinaren baldintza beteta.

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru-lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere), eta pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari jarraikiz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2026ko martxoaren 6an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2603713