2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Deialdia, laguntzak emateko, 2026ean, euskarazko udalekuetara joateko. Laburpena
DDBN kodea: 892238.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/892238).
Deialdi honen xedea da ikasleentzat antolatzen diren euskara hutsezko udalekuetan parte hartzeak sortzen duen gastua hein batean finantzatzea.
Eskabideak aurkeztuko dira 2026ko irailean (epe luzaezina) Berriozarko udaletxean (Euskal Herria plaza, 1) edo Erregistro Elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=247).
Agiri hauek aurkeztu behar dira:
1. eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpena.
2. eranskina.–Helburu bererako dirulaguntza eskatzeko erantzukizunpeko adierazpena.
Ikastetxearen eskolatze-agiria.
Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua.
Udalekuaren matrikularen ordainagiria.
Baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzak gehienez 125 euro jasoko ditu eta dirulaguntza hori ez da egindako gastu osoaren %40 baino gehiago izanen. Dirulaguntzen zenbateko osoak udal kontu-sailean gordetako diru-kopurua agortzen badu, Udalak diru erabilgarriaren hainbanaketa egiten ahalko du eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsona onuradunen artean.
Berriozarren, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2603912