61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 634., 636. eta 637. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzak 2026ko martxoaren 9an hartutako 123 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRU unitatean (5. poligonoko 634., 636. eta 637. katastro-lurzatiak), Beriaingo San Francisco kaleko 11., 13. eta 14. zenbakietako jabekideek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2026ko martxoaren 9an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2603869