2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena, Baztan, Bertizarana, Doneztebe, Lesaka, Igantzi eta Sunbillako udalerrien eta Legasa, Narbarte eta Oieregiko kontzejuen artekoa
Baztango Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, 10. puntuan erabaki zuen:
1.–Onartzea administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena, Baztan, Bertizarana, Doneztebe, Lesaka, Igantzi eta Sunbillako udalerrien eta Legasa, Narbarte eta Oieregiko kontzejuen artekoa.
2.–2025eko abenduaren 18ko osoko bilkurak hartutako 2 zenbakiko erabakia baliogabetzea.
3.–Alkateari ahalmena ematea erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia izenpetzeko.
4.–Akordio hau interesdunei helaraztea, jakitun egon daitezen eta dagozkion ondorioetarako.
5.–Akordioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Baztanen, 2026ko otsailaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2603998