2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Aldaketa Elizondoko 60. poligonoko 63. lurzatian. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, 8. puntuan erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat egitea Baztango Udal Planean, Elizondoko 60. poligonoko 63. lurzatiaren parte baten kategorizazioari dagokionez.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Baztanen, 2026ko otsailaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2603981