61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa Elbeteko 59. poligonoko 42. lurzatian. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, 6. puntuan erabaki zuen hasiera batean onestea Miren Salaverria Jimenok eta Miguel Mariscal Ruigomezek Elbeteko 59. poligonoko 42. lurzatian sustatutako xehetasun-azterketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2026ko otsailaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2603979